Unai Basurkok ia 300 milia jan deutsoz Vendee Globeko liderrari
2008-11-21 14:47 Euskaldunak munduanAzkeneko egunetan, bizkaitarrak bere lehiakide zuzenak diranakaz bizi izan dauen burruka partikularraren ondoren, Raphaël Dinelli (Fondation Ocean Vital) eta Rich Wilsoni (reat American III) abantaila polita atara deutse eta Pakea Bizkaiaren atzetik 116 eta 180 miliatara nabigatzen ari dira.
Unai Basurkok (Pakea Bizkaia) miliak murrizten jarraitzen dau Vendée Globe (Munduari bira belaz bakarka, eskalarik eta kanpoko laguntzarik barik) estropadako lehenengo sailkatuei jagokenez. Azken bost egunetan, ia 300 milia jan deutsoz Loïck Peyron (Gitana Eighty) estropadako liderrari.
Azkeneko egunetan, bizkaitarrak bere lehiakide zuzenak diranakaz bizi izan dauen burruka partikularraren ondoren, Raphaël Dinelli (Fondation Ocean Vital) eta Rich Wilsoni (reat American III) abantaila polita atara deutse eta Pakea Bizkaiaren atzetik 116 eta 180 miliatara nabigatzen ari dira.
Pakea Bizkaiak, gainera, arazorik barik jarraitzen dau flotako proiektu garrantzitsuenetakoen, azkeneko belaunaldiko ontziak dituenen aurrean, Brian Thomsomen eta Marc Guillemoten aurrean, hain zuzen.
Bien bitartean, Unai 0 paralelorantz doa eta hurrengo orduetan ezagutuko da miliak irabazi ahal izateko beste skipperrak baino ekialderago joatearen apustua ona izan dan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!