Ehundaka lagun Pakea Bizkaiari harrera beroa eskaintzen
2009-01-19 10:05 Euskaldunak munduanEhundaka lagunen harrerearen berotasunagaz sano emozionauta ikusi genduan Unai Basurko (Pakea Bizkaia), Vendee Globe bertan behera itxi behar izateagaitik triste baina etxera barkuagaz heltzeko modua izan dauelako pozik.
Unai Basurko (Pakea Bizkaia) zapatu goizean heldu zan Getxora (Bizkaia), etxera, Vendée Globen (Munduari bira belaz, bakarka, eskalarik eta kanpoko laguntzinori barik) parte hartu ondoren. Goizeko 11:00ak aldera sartu zan Abratik eta Portugaleteko Bizkaiako Zubira osterea egin ostean, eguerdiko 12:00ak joteko hamar bat minutu falta zirala heldu zan Getxoko Kirol Portura. Han egozan ehundaka lagunen harrerearen berotasunagaz sano emozionauta ikusi genduan Unai Basurko, Vende Globhe bertan behera itxi behar izateagaitik triste baina etxera barkuagaz heltzeko modua izan dauelako pozik.
Bizkaiko diputadu nagusiak, José Luis Bilbaok, Getxoko alkateak, Imanol Landak eta Jon Mancisidorek, BBKko zuzendariordeak Unairi ondoetorria eta animoak emoteko berba batzuk esan ondoren, Basurkok, bertan egozan guztiei 'oso pozik nago etxean egotegaitik, eta nabigatzen heldu ahal izanagiatik' esan eban, hunkituta jentearen txalo eta oihuen artean. 'Apurtutako lemeagaz ezin neban abenturan jarraitu, hegoaldeko itsasoetan ezin dalako erdizka ibili', esan eban.
''80.000 milia nabigau dodaz azkenaldion eta orain deskantsau egin behar dogu, bai Pakea Bizkaiak eta baita neuk be. Ontzia uretatik atara, gatz guztia kendu eta konpondu ahal izateko oso-osorik desmuntau egin behar dogu', esan dau nabigatzaileak.
Kontuak kontu, Getxoko Kirol portuan egozan guztiak, Unaigaz batera, jai-egun batez disfrutau ahal izan eben, musikeagaz girotutako herri-dastatze eta umeentzako preparautako jarduerakaz.
Beste behin, Basurko heroi moduan hartua izan da, admirazinoz, nabigatzailea eta Pakea Bizkaia proiektua jenteak begiko dauela erakutsiz. Estropadea nahitaez bertan behera itxi arren, zaleek ondoetorri beroagaz saritu nahi izan dabe Unai, estropada garrantzitsu honetan parte hartzeak suposatzen dauenagaitik.
Unai Basurkok bertan behera itxi behar izan eban Vendée Globe abenduaren 7an Buena Esperanza Lurmuturretik hur, Pakea Bizkaiaren lemetako baten euskarria apurtu ostean. Pasa dan zemendiaren 9an, Les Sables d'Olonnetik (Francia) abiatu ziran 30 skipperretatik 12 baino ez dira geratzen estropadan.
Estropadea hasi zanetik 70 egun bete diranean, Michel Desjoyeaux frantziarra da buru; helmugara heltzeko 3.500 itsas-milia inguru falta jakoz eta bigarren sailkatuari, Roland Jourdaini 350 bat milia ataraten deutsoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!