Ehun mila lagunetik gora Vendee Globeko parte-hartzaileen sari banaketan

Bizkaie! 2009-05-25 14:51   Euskaldunak munduan

120.000 persona baino gehiago batu ziran herriko hondartzan eta pantaila handi batean eskainitako estropadako momentu onenen irudiakaz hunkitu egin ziran barriro be abentura honetako protagonistak eszenatokitik agurtzen eben bitartean.

Vendée Globe (Munduari bira belaz bakarka, eskalarik eta kanpoko laguntzinorik barik) estropadako seigarren edizinoan parte hartu daben 30 skipperrak Les Sables d’ Olonnen (Frantzia), pasa den abenduan estropadea abiatu zan leku berean, alkartu dira barriro be pasa dan zapatuan egindako sari banaketan.

Antolatzaileen esanetan, 120.000 persona baino gehiago batu ziran herriko hondartzan eta pantaila handi batean eskainitako estropadako momentu onenen irudiakaz hunkitu egin ziran barriro be abentura honetako protagonistak eszenatokitik agurtzen eben bitartean.

Unai Basurko (Pakea Bizkaia), gaueko protagonistetako bat, hunkituta agertu zan beste parte-hartzaileak barriro ikusita: 'Sekulako poza da barriro be hemen danak alkartzea. Nire kideak barriro be ikusteaz asko poztu naz, baina batez be estropadaz bai arlo fisikoan zein animo aldekoan oraindino errekuperau ez diranak ikusteaz' inoan nabigatzaile bizkaitarrak.

Itsas gaineko su artifizialakaz amaitu zan zeremonia berezia, eta honegaz batera Vendée Globeko seigarren edizinoa. Orain 2012ko urriaren 21ean hasiko dan hurrengo edizinora arte itxaron behar da, sari banaketa ekitaldian iragarri bezela.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu