Ehun gazte baino gehiago batuko dira zapatuan Kameratoian parte hartzeko

Bizkaie! 2008-12-10 16:30   Barriak

Erlojuaren kontrako lehiaketa honetan, izena emon daben 20 taldeek hamar orduko epea izango dabe gehienez hiru minutuko bideo baten gidoia idatzi, irudiak grabau eta edizino lanak egiteko.

Ehun gazte baino gehiago batuko dira datorren zapatuan, abenduak 13, Donostiako Tabakaleran izango dan Kameratoian, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyan, kamereagaz daben abilezia erakutsi eta banatuko diran hiru sari potoloetako bat eskuratzeko norgehiagokan.

Erlojuaren kontrako lehiaketa honetan, izena emon daben 20 taldeek hamar orduko epea izango dabe gehienez hiru minutuko bideo baten gidoia idatzi, irudiak grabau eta edizino lanak egiteko. Lana egunean bertan egiten dala ziurtatzeko, azken momentuan jakingo daben gaia eta irudietan agertu beharreko zenbait ezaugarri errespetau beharko ditue lehiakideek.

Eguna amaitzean, hiru sari banatuko dira aurkeztutako lanik onenen artean. Ikus-entzunezkoen munduko aditu talde batek osotutako epaimahaiak 1.500, 1.200 eta 900 euroko sari bana emongo dau, lanen kalidade teknikoa, baina baita originaltasuna, freskotasuna eta bestelako ezaugarri batzuk kontuan hartuta.

Informazino gehiago, eta aurreko edizinoetako irudiak eta bideoak, www.kameratoia.com webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu