Euskadiko Mendiko Zinemaren I. Jaialdia egingo da abenduaren 15etik 20ra bitartean Gasteizen

Bizkaie! 2008-12-12 11:22   Barriak

Uriburu gasteiztarreko Europa Jauregian eskainiko dira jaialdiko emonaldi gehienak. Mendi jaialdiaren helburua bikotxa da: mendiaren ganeko filmak publikoari helarazotea eta dokumentu horreetako protagonistak eta egileak eurak be ikusleei hurreratzea. Danetara, 20 emonaldi eskainiko dira.

'Mendi', Euskadiko Mendiko Zinemaren I. Jaialdia egingo da abenduaren 15etik 20ra bitartean Gasteizen eta, danetara, 20 emonaldi eskainiko dira.

Uriburu gasteiztarreko Europa Jauregian eskainiko dira jaialdiko emonaldi gehienak. Mendi jaialdiaren helburua bikotxa da: mendiaren ganeko filmak publikoari helarazotea eta dokumentu horreetako protagonistak eta egileak eurak be ikusleei hurreratzea.

Europa Jauregiko egoitzaz gan, zinemaldi barria Artium Museotik be pasauko da abenduaren 22an eta 23an. Izan be, protagonista arabarren saio bereziak eskainiko dira bertan.

Lehenengo edizinoaren egitarauan mendiagaz, abentureagaz eta muturreko kirolakaz loturea daben jarduerak aztertuko dira eta Euskadin, Mexikon, Italian, Belgikan, Alemanian, Errusian, Frantzian eta Argentinan produzidutako lanak ikusteko aukerea izango da.

Gainera, proiekzinoen hasieran Pou anaiak, Patxi Usobiaga, Anatoly Moshnikov, Alberto Zerain, Dave Brown eta Paul Diffley, Juan Vallejo, Xabier Alzola, Eneko Etxebarrieta eta Miyuko Okabe eta Irati Anda izango dira euren esperientziak ikusleakaz partekatzeko.

Sarrerak: 2 euro emonaldi bakotxeko. Gasteizko Turismo Bulegoan edo lehiatiletan (emonaldia baino ordu bat lehenago) eskura daitekez sarrerak.

Horrezaz ganera, jaialdiagaz batera, saio berezi batzuk be preparau dira ikastetxeetan, abenduaren 17, 18 eta 19rako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu