Berrizko Udalak patrikerako agendea argitaratu dau
2008-12-11 17:092009. urterako patrikerako agendea Berrizko argazki zaharrakaz osotu da eta gehienetan emakumea da protagonista. Agendako lehen orrietan, gainera, Maria Martina Ibaibarriaga Elorriaga nabarmentzen da, Manuel Martinez ezezinez ezaguna izan zan infanteriako teniente-koronela.
2009. urterako patrikerako agendea Berrizko argazki zaharrakaz osotu da eta gehienetan emakumea da protagonista. Agendako lehen orrietan, gainera, Maria Martina Ibaibarriaga Elorriaga nabarmentzen da, Manuel Martinez ezezinez ezaguna izan zan infanteriako teniente-koronela.
Berrizen jaio zan 1788ko urtarrilaren 26an. Napoleonen tropek bere aita botikaria eta anaia hil zituen. Mendeku hartuko ebala agindu eta bere anaiaren erropak hartuta joan zan etxetik. Bere anaia balitz bezela jokatu eban, ejerzitoan izena emon eban eta bataila ugaritan hartu eban parte Manuel Martinez ezizenagaz. Defentsa Batzordeak kapitan izentau eban. Bere soldadu taldeagaz Barbastrora joiala, larri zauritu eben, eta orduan herriko botikariak koronela emakumea zala konturatu zan. Dirudienez, Maria Martina osatu zanean, botikaria mehatxatu eban ikusitakoaz zeozer esaten baeban. Azkeneko bataila baino apur beranduago ezkondu egin zan teniente bategaz eta Oñan (Burgos) bizi izan zan. 1849. urtean hil zan.
Kontuak kontu, Berrizko Udalak 1000 patrikerako agenda argitaratu eta salgai ipini ditu 2,50 euroan herriko liburutegi eta udaletxean, Ama-Lur liburudendan eta estankoan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!