Kultur ikuskizunak doban Bilbon 2009an zehar 18 urte beteten dituenentzat

Bizkaie! 2008-12-11 14:26

Kultura eta Hezkuntza Sailaren esanetan, gazteriari zuzenduriko txartel barriak, edade horretan erakargarritasun gitxien daben adierazpen artistikoakazko zaletasuna bulzatzatzea dau helburu, lehentasun kulturalakazko ikerketa desbardinen arabera antzerkia, opera, dantza edo jazza lako disziplina artistikoak, besteak beste.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak gazteriaren artean antzerkia, dantza, opera, musika sinfonikoa edo jazza lako adierazpen kulturalakazko zaletasuna piztea bilatzen dauen ekimena jarri dau martxan. 'Kultura 18' txartela, izenak berak esaten dauen moduan, 18 urte 2009ko urtean zehar beteten dabenentzat dago zuzendurik. 'Kultura guztia zure poltsikoan' kanpainea gaur goizean aurkeztu dau Ibone Bengoetxea Kultura eta Hezkuntza Saileko zinegotziak.

Aitatu txartelak, adin nagusira heltzen dan urtean zehar 18 ikuskizun kulturaletarako sarrerea doban eskainiko dau. 'Kultura 18' txartelaren jaubeari, ganera, beragaz beste lagun bat eroateko % 50eko deskontua eskaintzen jako.


Zelan eskuratu 'K18' txartela

Baldintza bakarra, Bilbon erroldatua egotea eta 2009ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean betetea 18 urte.

'Kultura 18' txartelak Bilbon erroldatuta dagozan eta adin nagusira heltzen diran personentzat, identifikazino dokumentu legez balioko deutse, 2.500 lagun baino gehiago aurrikusten diralarik. www.kultura18.com webgunean (Abenduaren 15etik aurrera) sartu baino besterik ez da egin behar hau eskuratzeko eta bertan aurkituko duten eskaera orria bete; edo 010 telefonoan eska daiteke eta egun gitxiren buruan etxean jasoko dau ineteresatuak. Dana doban.


Ikus daitekezan emonkizunak

Kultura eta Hezkuntza Sailaren esanetan, gazteriari zuzenduriko txartel barriak, edade horretan erakargarritasun gitxien daben adierazpen artistikoakazko zaletasuna bulzatzatzea dau helburu, lehentasun kulturalakazko ikerketa desbardinen arabera antzerkia, opera, dantza edo jazza lako disziplina artistikoak, besteak beste.

Modu honetara, txartelaren eskaintza hau lau ikuskizun ataletan banatzen da:

- Antzerkigintza-arte eszenikoak: Arriaga Antzokiak programautakoak, BAD jaialdia eta Dantzaldia, ABAO opera denporaldia, La Fundicion eta Nazinoarteko Txontxongilo Jaialdia.
- Musikea: BOS Bilboko Orkestra Sinfonikoaren kontzertuak, Musika-Musika Jaialdia, Bilbao 700 Fundazinoak antolaturiko beste zenbait kontzertu, Musiketan zikloa, Bilbaína Jazz Club eta Bilboko Udal Bandearen kontzertuak.
- Ikusentzunezkoak: Zinebi Jaialdia, Fant, Zine Fantastiko Jaialdia eta Fas zine klubak antolatutako filmak.
- Arte plastikoak eta ondareak: Bilboko Itsas Museora bisitak eta Kultura saileko tailerretan parte-hartzea.

Edozelan be, azpimarratu behar da, ikuskizunen eskaintza ez dagoala zarratuta eta alkarte kulturalakaz akordio barriak lortu ahala, eskaintzea be zabaldu egingo dala. Eta gainera, gazteek euro bakar bat be pagau barik zeintzu ikuskizun ikus leikiezan jakin ahal izateko, www.kultura18.com webguneko ikuskizunen atalean sartzea besterik ez da egin behar.

'Kultura 18' txartela, 2009tik aurrera jarriko da martxan eta astelehenetik aurrera eskuratu ahal izango da. Ekimenaren barri zabaltzeko asmoz, datorren urtean adin nagusira heltzen diran persona guztiei gutun informatibo bat helerazoko deutso Kultura eta Hezkuntza Sailak eta gazteak ibilten diran lekuetan orri informatiboak banatuko ditue: institutoetan eta bestelako formakuntzarako zentruetan, Udal Gazteguneetan, Gazteriaren Informazino Bulegoan, etb…

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu