Bizkaiko 38 udalerritako merkataritza-gunek emon dabe izena Erakusleihoen Lehiaketan
2008-12-11 14:54Bilboko Merkataritza Ganbereak antolatzen dauen Bizkaiko Erakusleihoen Lehiaketako 25. edizinoan 650 merkataritza-gunek parte hartu dabe.
Epaimahaiaren erabagia datorren urteko urtarrilaren 20an jakinarazoko da Bilboko Euskalduna Jauregian, sariak banatzeko egingo dan ekitaldian.
Bilboko Merkataritza Ganbereak antolatzen dauen Bizkaiko Erakusleihoen Lehiaketako 25. edizinoan 650 merkataritza-gunek parte hartu dabe.
Aurten, Bizkaiko 38 udalerritako merkataritza-gunek emon dabe izena: Abadiño, Abanto Zierbena, Alonsotegi, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gallarta, Gernika-Lumo, Getxo, Güeñes, Igorre, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mundaka, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Urduña, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Trapagaran, Ugao Miraballes, Zalla eta Zornotza.
Parte hartu daben merkataritza sektoreak ondokoak izan dira: Elikagaiak; Gozogintzea; Zapatagintzea, Larrugintzea eta Larrukigintzea; Drogeria eta Lurringintzea; Farmazia; Loradendak; Bitxigintzea, Erlojugintzea, Imitazinozko Bitxigintzea eta Opariak; Liburu eta Paper dendak; Argazkigintzea; Burdindegiak; Altzarigintzea, Dekorazinoa eta Etxeko tresnak; Ehungintzea eta Jantzigintzea; Bestelako jarduerak.
Lehiaketaren 2008ko edizinoan, 64 sari emongo dira: Merkataritza Ganbereak, El Correok eta BBK-k emondako hiru sari nagusi; Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak emandako Sormen Saria; Bizkaiko Foru Aldundiaren Berrikuntza eta Ekonomia Sustapen Sailak, lehenengoz, Barrikuntzeari emongo deutson saria; eta lehiaketa martxan jarten lagundu daben 33 udalek emondako 42 sari eta 14 sari sektorial. Era berean, Iberdrola Saria Argiztapen Onenari; Ostalaritzako Cafés Baqué Saria; sari berezia Ehun Urtetik Gorako Saltokiari; Web-orrien Diseinurik Onenari saria, Telefonicak emondakoa; El Corte Ingles Merkatal Konposizinoari Saria; eta, Merkatari Elkartearen urteurrena dala-eta Bilbo Zaharraren saria be emongo dira.
Erakusleihoak baloratzean, epaimahaiko kideek lehentasuna emongo deutse, besteak beste, produktuaren komertzialtasunari eta aurkezpenari, sormenari, argiztapenari, barrikuntzeari eta merkatariaren sormenari. Epaimahaia honako honeek osotuko dabe: erakusleiho-apainketako eta arte ederretako profesional adituak; marketin eta publizidadeko adituak; argiztapen, irudi komertzial, diseinu eta dekorazioko adituak; eta merkatari eta kontsumitzaileak.
Epaimahaiaren erabagia datorren urteko urtarrilaren 20an jakinarazoko da Bilboko Euskalduna Jauregian, sariak banatzeko egingo dan ekitaldian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!