EHUko Arte Ederren Fakultadeak Bizkaiko Aldundiaren diru-laguntzinoa jasoko dau moda diseinuaren titulu propioa sortzeko

Bizkaie! 2008-12-10 14:09

Titulazino propioaren asmoa da ikasketa ofizialen planetan jasota ez dagozan ikasketak eskaintzea eta goi mailako tituludunen prestakuntza akademikoa osotzea, garapen profesionala, zientifikoa, teknikoa edo artistikoa hobetuz.

Bizkaiko Foru Aldundiko (BFA) Gobernu Kontseiluak erabagi dau Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Arte Ederren Fakultadeari 120.000 euroko diru-laguntzinoa emotea, 2009. eta 2010. urteetan moda diseinuaren arloko titulu propioa martxan jarri eta gauzatzeko jarduerak finantzatzeko.

Ekimen honegaz, Euskal Herriko Unibersidadeak tituludunak arlo honetan trebatzeko beste unibersidade batzuetara joatea ebitau gura dau. Sektore honek azken urteetan izan dauen garapenaren aurrean, analisirako eta kudeaketarako gaitasun sendoa daben eta industriak eskatzen dauen sormena izan eta egunean dagozan profesionalen beharrizana dauka.

Prestakuntza honek laneratzeko aukerea emongo deutse lan munduan sartzeko arazoak dituen tituludunei; horrezaz gan, behar bezela trebatutako profesionalak eskainiko deutsez modaren sektoreko enpresei. Horri esker hobetu egingo da enpresa horreen lehiakortasuna.

Horregaitik, Euskal Herriko Unibersidadeak moda diseinuko titulu propioa ezarriko dau 2009/2010 ikasturtean, Arte Ederren Fakultadean. Titulazino propioaren asmoa da ikasketa ofizialen planetan jasota ez dagozan ikasketak eskaintzea eta goi mailako tituludunen prestakuntza akademikoa osotzea, garapen profesionala, zientifikoa, teknikoa edo artistikoa hobetuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu