Nekea eta elikadurea

Bizkaie! 2006-04-21 00:00   Jan edanak
Karbohidratoak: karbohidratoek glukosa-molekulak daukiezanez, horixe da behar dogun nutriente energetiko inportanteena. Karbohidrato konplexuen iturriak ogia, arroza, laboreak, patatak eta lekaleak dira. Beste elikagai batzuetan karbohidrato sinpleak topau geinkez: frutak, azukerea, eztia eta elikagai gozoak, oro har. Hoba izaten da karbohidrato konplexuak hartzea sinpleak baino. Horretara, glukosea apurka-apurka liberauko da eta gluzemia (glukosa mailea odolean) egonkor mantenduko da. Bestetik, gluzemia egonkor mantentzeko egunean lau edo bost biderrez jan behar da, tarte finkoetan, eta jatordu batetik bestera ez da komeni hiruzpalau ordu ...

Xabierko Franziskoren bizitzea

Bizkaie! 2006-04-21 00:00   Antxinakoak Geurera
Xabierren ume denporan faktore garrantzitsu bi egon ziran: gerrea eta gurasoen heriotzak. Leire, Tafalla edo Zangotzan hasitako ikasketekaz jarraitzea erabagi eban. Holan ba, Frantziako Sorbona unibersidadera joan zan Giza Zientzietako ikasketak egitera. Han, Santa Barbarako ikastetxean, Loiolako San Inazio ezagutu eban, hau be euskalduna. Alkarregaz bizi ziran Frantziako uriburuan. Loiolakoagaz bizi izandako epe honek erabat markau eban Xabierrekoa eta erlijinoa eta besteakanako gogoa sortu eragin eutson. 1534an, Montmartren, zazpi kidegaz batera pobrezia, kastidadea eta Lur Santurako peregrinazinoaren botuak bete ebazan ...

Unai Aranzadi (II): Irak porrot egiteko zorian

Bizkaie! 2006-04-21 00:00   Bidaide
Nepalen ez dago bake indarrik hango gerra zibilean daborduko 12.000 lagun hil diran arren. Mendebaldeko turismoaren jomugea be bada neurri batean baina hango barri ez jaku heltzen. Zergaitik? Gerrilla maoistearen helburua ez dira mendebaldeko turistak, gatazkea bigarren edo hirugarren mailan dago. Jenteari ez deutso ardura egungo egoerea herriak bizi dauen miseria gorriaren ondorio zuzena izatea. Geure hurrekoak hilten ez diran bitartean ez gara arduratzen. Ganera, gatazka hori irudietan islatzea benetan gatxa da eta gaur egun badakizu irudirik barik ez ...

‘Dzanga’, Four Friends taldearen bigarren diskoa

Bizkaie! 2006-04-21 00:00   Musikea
Four Friends 1999ko zemendian sortu zan Bilbon. Hainbat estilo buztartzen dituan taldea da, jazz-a, blues-a, pop-a eta rock-a. Four Friends-ek abesti propioak zein estandarren bersinoak era instrumentalean egiten ditu. Taldearen abiapuntua Deustuko Mr. Jam Musika Zentrua da. Bizkaie!

Euskal Herriko Musika Eskolen II. Nazinoarteko Biltzarra Bilbon egingo da apirilaren 6, 7 eta 8an

Bizkaie! 2006-04-21 00:00   Musikea
Antolatzaileek apustu handia egin dabe Biltzarra antolatzen, era askotako entzule potentzialei emon jake eta parte hartzeko aukerea: · Musika Eskolak eta Kontserbatorioak. · Musika, dantza eta arte eszenikoetako profesionalak. · Unibersidadea: irakasleak, ikasleak eta irakaskuntzearen, osasunaren eta gestinoaren alorretako ikerlariak. · Derrigorrezko hezkuntzako irakasleak. · Osasun-arloetako profesionalak (foniatria, traumatologia, psikologia, fisioterapia...) · Administrazino publikoa. Bizkaie!

Uni Encounter 2006, apirilaren 4tik 7ra

Bizkaie! 2006-04-21 00:00   sarean
Egitaraua Apirilak 4, martitzena: · 16:00 Uni Encounterren aurkezpena. Teknopolis proiektuaren azalpena. Inazio Ciarsolo. Logotipo txapelketa irabazleari saria. · 16:15-17:15 El Ayuntamiento de Ermua y las NTIC Jose Antonio Fernandez & Sergio Díaz. Ermuako Udala. Gazteleraz. · 17:30-18:00 Port Knocking. Mikel Veloso & Alain Hinojosa. 2. ASIko ikasleak. Gazteleraz. · 18:15-19:45 Softwarea euskaratzeko tailerra. Dooteo & Marcos. Euskaraz. · 19:45-20:30 Software librea eta Euskara. iRaTXe. nEwCOM Ikerketa Zentrua, Teknologikoa, Deustu Fundazioa. Euskaraz. Apirilak 5, eguaztena. · 16:00-17:15 Instalación ...

Samuel Becketten ehun urte zirraragarriak

Bizkaie! 2006-04-21 00:00   Kulturea
Parisen bizitako jazoeretatik, batek barru-barruraino markau eban idazlearen bizitza eta obrea: 1938an, eskale batek labana sartu eutsan, Beckettek uko egin eutsalako limosnea emoteari. Batetik, jazoera horrek idazlearen bizitzan eragina euki eban, ospitalean egoala ezagutu ebalako gero bere emaztea izango zan Suzanne Descheveaux-Dumesnil; bestetik, bere lanetan be eukiko eban labankadeak eragina, bere personaien izakerean batez be. Ospitaletik urtenda, erasotzailearengana joan zan Beckett, labana zergaitik sartu eutsan galdetzeko: 'ez dakit, jauna' erantzun ei eutsan eskaleak, eta esaldi horrek be arrasto handia itxi ...

Atxilotuta Bushi e-postaz mehatxu egiteagaitik

Bizkaie! 2006-04-21 00:00   sarean
Bizkaie!

Los aires difíciles

Bizkaie! 2006-04-21 00:00   Zinemea
Juan Olmedok berrogei urte inguru daukaz eta naufragio sentimental gogor batetik urteteko gauza izan da. Atzean iragan bat itxi dau, iragan dramatiko eta guratsu bat, bere gomutetatik iges egiteko aukeraturiko Cadizko itsasertza astintzen daben haizeen modukoa. Munduaren txoko honetan Juanek Maribel eta Sararen laguntzaz gomuta horreei aurre egin behar izango deutse: koinateagaz izandako maitasun ezkutu eta ezinezkoa eta bere anaiaren heriotzearen inguruko misterioa. Ikusten danez, 'Los aires difíciles' filma drama bizia da, apaltasunez baina antzezleen zuzendaritza lan on eta errealista ...

Gazte Topagunea 2006

Bizkaie! 2006-04-21 00:00   Musikea
Lehenengo egunean, (apirilak 14, barikua), ‘Gaztetxe’ gunea dalakoan, Mikel Urdangarin izango da disko barriko abestiak aurkezten arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Gauez, gune berean, Musikherria egitasmoak bultzatutako bi talde gaztek joko dabe, Anger eta Banda Batxoki, 20:30etatik aurrera. Egun berean, ‘Karpa erraldoia’ dagoan lekuan, Obrint Pas eta Ken 7 Gernikako talde arrakastatsuaren kontzertuak izango dira. Zapatuari jagokonez, ‘Gaztetxe’ gunean, hip hop doinuak izango dira Ari kantariagaz. Espainiako hip hop musikan izen esanguratsua da Ari. Beragaz batera, Mix6t taldeak joko dau ...

Durangora barriro BBK Sariketea

Bizkaie! 2006-04-21 00:00   Bertsolaritzea
Lagunak be etorri dira animetan gogoratu nahi ditut bertso onenetan. Nahiz eurekin aritu ohi naizen brometan, eurengatik ez balitz ez nengoke bertan. (...) oso ona da nik beraiekin daramadan harremana. Balantza baten jarri ezkero burutu ohi dudan lana, askoz gehiago da eurengandik beti jasotzen dudana. Beste nonbaiten topauko nuke agian nahiko disfrute, zahar talde horrek niretzat badu behar adina bertute, ni neu lanera joaten bainaiz, ta ez diruaren truke. Nik hogei ditut, beraiek aldiz, laurogei ta piku urte; bizitzen dakin jende ...

Alde bakotxak egin beharrekoa egin dau

Bizkaie! 2006-04-21 00:00   eretxia
Iñaki Atxutegi

4x4 ibilgailuen moda kutsatzailea

Bizkaie! 2006-04-21 00:00   txutxu-mutxuan
Gehiegizko kontsumoa zigortu beharra Aurki, Ingurumen Ministerioak autonomi erkidegoei matrikulazino zergea % 15 igoteko ahalmena emotea pentsauta dauka. Edozelan be, oraindino goiz da behin betiko igoerak zenbatekoak izan diran jakiteko, ministerio bien arteko akordioa itxita ez dagoalako. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak ziurtatu dau ez daukala aurreikusita epe laburrean aldebakarreko erabagirik hartzea. Guztiagaz be, proposamena interesgarritzat jo eta onartu dau trafikoaren kutsadurearen aurka egiteko antzeko neurriak aztertzen diharduela. Diesel ibilgailuen salmentea itzel handitu da azken urteotan; gaur egun saldutako ibilgailu guztien % 65 ...

Bernardo Atxaga Euskaltzain oso izentau dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2006-04-21 00:00   Kulturea
Argitaratutako lan nagusiak Eleberria - Ziutateaz I eta II. Luis Haranburu, 1976. - Ziutateaz II. Luis Haranburu, 1976. - Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian. Erein, 1984. - Sugeak txoriari begiratzen dionean. Erein, 1984. - Bi anai. Erein, 1985. - Obabakoak. Erein, 1988. - Behi euskaldun baten memoriak. Pamiela, 1991. - Gizona bere bakardadean. Pamiela, 1993 - .Zeru horiek. Erein, 1995. - Sara izeneko gizona. Pamiela, 1996. - Groenlandiako lezioa. Erein, 1998. - Soinujolearen semea. Pamiela, 2003 - Lekuak. Pamiela, 2005 Poesia - Etiopia. Pott Liburutegia, 1978. - Henry Bengoa, Inventarium. Elkar, 1988. Haur-literaturea ...

Gernikako Gaudeamus Korala Txinan

Bizkaie! 2006-04-21 00:00   Euskaldunak munduan
Bizkaie!