Juan Jose Millasek irabazi dau Planeta Saria, 'El Mundo' nobeleagaz
2007-10-16 12:15 sariak-autortzakJuan Jose Millas idazle eta kazetari valentziarrak irabazi dau Planeta Sariaren 56. edizinoa ‘El Mundo’ izeneko nobela historikoagaz. Lehiaketara ‘A ciegas’ izenburupean, Tiresias izengoitiagaz aurkeztu eban bere lana. Sariagaz ospea eta 601.000 euro irabazi ditu Millasek.
Juan Jose Millas idazle eta kazetari valentziarrak irabazi dau Planeta Sariaren 56. edizinoa ‘El Mundo’ izeneko nobela historikoagaz. Lehiaketara ‘A ciegas’ izenburupean, Tiresias izengoitiagaz aurkeztu eban bere lana. Sariagaz ospea eta 601.000 euro irabazi ditu Millasek.
Kutsu autobiografiko nabarmenagaz, eleberrian probintziako uri batean jaio eta gero familiagaz Madrilera bizitera joaten dan gizon baten haurtzaroa eta nerabezaroa kontetan dau idazleak.
Millas jn.ak 1975ean debutau eban ‘ Cerbero son las sombras’ lanagaz eta Sesamo saria irabazi ostean sari garrantzitsuak irabazi izan ditu: 1990ean, Nadal Saria ‘La soledad era esto’ lanagaz; 1999an, Kritika Saria ‘El orden alfabetico’ obreagaz eta 2002an, barriz, Udabarri Saria ‘Dos mujeres en Praga’ liburuagaz.
Era berean, El Pais egunkarian idatzitako artikuluengaitik be sariak irabazi ditu, besteak beste, Mariano de Cavia (1988), German Sanchez Ruiperez (2000) eta Miguel Delibes (2002).
Alberto Blecuak, Alfredo Bryce Echeniquek, Pere Gimferrerrek, Carmen Posadasek, Soledad Puertolasek, Rosa Regasek eta Carlos Pujolek osotutako epaimahaiak, gainera, ‘Villa Diamante’ nobelea aukeratu dabe finalistatzat. Eleberri hori ‘Gio y las Palmeras’ izenburupean aurkeztu eban Boris Izaguirre telebista aurkezle eta showmanak, ‘Julia Brideshead Ponti’ ezinenagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!