'Gu ta Gutarrak', aurrekoetan baino bertsolariago
2007-10-16 15:16 BertsolaritzeaBertsoak eta musikea buztartzen ditue orain be baina aurreko alkarlanetan egindako ibilbideaz hausnartu eta gero, zeozer bertsolariagoa egin behar ebela izan zan ataratako ondorio nagusia: bertsoak izan behar eban protagonista nagusia, musikea bertsoaren indargarria eta bapatekotasunak emonaldiaren parte garrantzitsua.
Igor Elortza, Unai Iturriaga, Josu Zabala, Aitor Rubio eta Xanpe prentsaurrean agertu dira gaur Bilboko Kafe Antzokian ‘Gu ta gutarrak’ proiektuaren barri emoteko. 7 Eskale proiektuan bezela, bertsoak eta musikea buztartzen ditue orain be baina aurreko alkarlanetan egindako ibilbideaz hausnartu eta gero, zeozer bertsolariagoa egin behar ebela izan zan ataratako ondorio nagusia: bertsoak izan behar eban protagonista nagusia, musikea bertsoaren indargarria eta bapatekotasunak emonaldiaren parte garrantzitsua.
Bertsoak dira, beraz, protagonista. ‘Bertsoak dira kanten sorburu eta hareen neurriko indargarri egin dira doinuak’. Bertsoen neurriko indargarri esatean, bertsoaren mezuaren eta gogo-aldarteari jagokezan doinuak sortzeko ahalegina egin dabela esan gura da, batetik, eta bertsoari lekurik ez kentzeko saiakerea be bai, bestetik. ‘Estiloz ugaria musika arloan; herri-musikatik abiatzen dana rockaren eragin nabariagaz, kopletatik raperaino doana balsetik edo popetik pasau ostean. Bertsoaren neurrikoak dira doinuak, baina funtzino dekoratiboa baino gehiago betez’.
Gu gutar eta gutarrak gu izateko ideia horretan kokatu behar da zuzeneko guztietan gutar konbidaduak taularatzeko asmoa be, bapatekotasunari eta hainbat diziplinetako artistakaz alkarlanean sortzeko nahaiari leku eginaz. Elkar kutsatze horren emoitzeagaz ezin gustorago, diskoaren aurkezpeneko emonaldietan zein lekuan lekuko aukera gozagarri eta abaerasgarri horri eutsiko deutse gutarrek.
Gu ta gutarrak taldea Bilbon agertu zan zuzenean lehenengoz Korrika Kulturalaren harian eta ordutik, zezeiletik hona hogei bat emonaldi eskaini ditue. Hemendik aurrera, barriz, herririk herri ibiliko dira:
- Zemendiaren 9an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, gaueko 22:00etan.
- Zemendiaren 10ean, Donostiako Doka aretoan, gaueko 21:00etan.
- Zemendiaren 17an, Azkoitiako Baztartxo Antzokian, gaueko 22:00etan.
- Zemendiaren 23an, Altsasuko Iortia kulturgunean, gaueko 22:00etan.
- Zemendiaren 24an, Arrigorriagako Lonbo aretoan, 21:00etan.
- Zemendiaren 29an, Bilboko Kafe Antzokian, 22:00etan.
- Zemendiaren 30ean, Elgoibarreko Herriko Antzokian, 22:15ean.
- Abenduaren 1ean, Igorreko Kultur Etxean, 21:00etan.
- Abenduaren 2an, Zallako Antzokian, 19:00etan.
‘Gu ta gutarrak. Bertso barriak eta lagun zaharrak’ diskoa ez dozue musika dendatan topauko. Diskoa eskuratzeko bideak ondokoak dira:
- www.lanku.com eta www.gutagutarrak.eu
- Gu ta gutarrak taldearen kontzertuetan.
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako saioetan.
- Durangoko Azokan. Bertsozale Elkartearen eta Lankuren standean (Artekale 30).
Salneurria, barriz, kontzertuetan: 12 euro eta webguneetan eta bestelakoetan: 15 euro.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!