Zinea euskeraz Barton Filmsen eskutik
2007-10-11 15:58 BarriakBarton Filmsek euskerazko pelikulak sustatzeko azken urteotan darabilen politikeari jarraituz, estreinaldi barriak datoz gaur hasi eta abendura bitartean. Adrian Garciak eta Victor Maldonadok zuzendutako 'Nocturna. Abentura magico bat' gaur, hilak 11, estreinauko da Nafarroa, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko zine aretoetan.
Barton Filmsek euskerazko pelikulak sustatzeko azken urteotan darabilen politikeari jarraituz, estreinaldi barriak datoz gaur hasi eta abendura bitartean. Adrian Garciak eta Victor Maldonadok zuzendutako 'Nocturna. Abentura magiko bat' gaur, hilak 11, estreinauko da Nafarroa, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko zine aretoetan. 'Lo eta ames egiten dabenentzako abentura miresgarria' Barton Filmeseko Maria Jesús Diezek adierazo dauenez.
Hurrengo estreinaldia zemendiaren 9an izango da, 'The horror bus', hain zuzen be, nerabeei zuzendutako filma.
Zemendian bertan, hilaren 16an, Egoitz Rodriguezen 'Betizu eta urrezko zintzarria' izango dogu ikusgai gure zine aretoetan. Aurreko pelikulak ez bezela, euskeraz filmautako pelikulea da eta euskeraz estreinauko da.
2007ko azken hilebetean, Jose Pozoren 'Donkey Xote' (abenduaren 5ean) eta Marco Villamizar eta Eric Gutierrezen 'Piccolo & Saxo' (abenduaren 21ean) estreinauko ditue.
Datorren urterako prebisinoen artean, Gorka Sesmaren 'Olentzero eta oparien ordua', 2008ko abenduan eta 'The ugly ducklyng and me' (Aste Santuan) filmak estreinauko ditu Barton Filmsek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!