Elebila.eu, euskerazko bilatzailea

Bizkaie! 2007-10-11 18:44

Euskerazko edukiak dituezan webguneetan informazioa topetako Interneterako lehenengo bilatzailea da www.elebila.eu.

IXA taldeak eta Elhuyar Fundazinoak sorturiko Eleka enpreseak Elebila garatu dau, Interneterako euskerazko lehenengo bilatzailea (www.elebila.eu). Euskerazko bilatzaile honen aurkezpena Donostiako Koldo Mitxelena kultur zentroan izango da, urriaren 17an, Elekako iturriek iragarri dabenez.

Elebila-ko arduradunen arabera, Interneten dagozan bilatzaile ohikoenetan euskerazko termino baten bilaketea egiterakoan bilatzaileak ez dau, oro har, bilatu gura dan terminoaren ganean euskerazko informazinorik topauko lehenengo ekarpenean, batez be erderazko grafia izan ezkero.

'Normalena, terminoagaz zerikusia daben ingelesezko orriak lehenengo eta, ondoren, beste edozein hizkuntza handietako orriak agertzea da, gaztelania berbarako. Egoera hori merkaduan dagozan bilatzaileek euskerazko webguneak ezagutzen ez dituezalako jazoten da', jakinarazo dabe arduradunek.

Traba hori salbetako, Elekak Elebila garatu dau, euskerazko edukiak dituezan webguneetan informazioa topauko dauen Interneterako lehenengo bilatzailea.

Hori guztia ezagutzera emoteko, Elekak Elebilaren aurkezpena egingo dau urriaren 17an, 11:00etan, Donostiako Koldo Mitxelena kultur zentroko areto nagusian. Aurkezpenean, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Euskerea Sustatzeko zuzendari Miren Dobaranek parte hartuko dau, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu