Bizitzako momentu txarretan konplizeak topau ditu Jabier Muguruzak

Bizkaie! 2007-10-11 15:56   Musikea

Ahotsa eta eskusoinua bat eginda, ohi dan legez, Jabier Muguruza disko dotore eta lasaiagaz jatorku. 'Konplizeak' izenburupean, bakarkako bederatzigarren lana da eta hamar kantaz osotuta dago. Aitaren heriotzeak markautako diskoa da baina 'ez da lan tristea'.

Ahotsa eta eskusoinua bat eginda, ohi dan legez, Jabier Muguruza disko dotore eta lasaiagaz jatorku. 'Konplizeak' izenburupean, bakarkako bederatzigarren lana da eta hamar kantaz osotuta dago. Aitaren heriotzeak markautako diskoa da baina 'ez da lan tristea'.

Letrei jagokenez, betiko kolaboratzaileak (Iñaki Irazu, Joseba Sarrionaindia, Xabier Lete, Inazio Mujika...) eta, bestetik, lehenengoz beragaz lan egin dabenak, tartean Leire Bilbao, Angel Erro edota Covadonga Da Silva agertzen dira disko barrian. Halanda be, zelan ez, Muguruzak berak be idatzi dau, galdutako aitaren omenez egindako kanta batean.

Hori guztia gitxi balitx, hiru konbidau dagoz Konplizeak lanean: Martirio, 80. hamarkadan kopla mundua irauli ondoren azken urteotan boleroa, jazza eta flamenkoa buztartuta lan miresgarriak kaleratzen dabilena; Gorka Benitez, askorentzako saxo-tenorerik onena eta apurtzaileena; eta Duquende, flamenko munduan Camaronen oinordekotzat joten dana. Ikusten dan legez, flamenkoak presentzia berezia dau diskoan.

Urria, zemendia eta abendua kontzertuak emoteko erabiliko ditu Muguruzak. Hona hemen zerrendea:

Urriak 31, Iruneko Amaia Antzokian (+ Pablo Guerrero).
Zemendiak 1, Manresan.
Zemendiak 6, Madrilen.
Zemendiak 8, Donostiako Victoria Eugenian (+ Kiko Veneno).
Zemendiak 9, Bilboko Ayala Antzokian (+ Kiko Veneno).
Zemendiak 16, Bartzelonan.
Zemendiak 17, Zaragozan.
Zemendiak 30, Zornotzan.
Abenduak 12, Iruñean.
Abenduak 14, Villabonan.
Abenduak 15, Araian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu