Hegaldun bidaiari baten irudia agiri da BAD jaialdiaren IX. edizinoa iragarteko kartelean

Bizkaie! 2007-10-15 19:12   kulturbiz

Arnes bategaz bere papelezko hegalak eusten dituan begirada sakoneko pertsonaia bat izango da laster Bilboko kaleetan ugarituko dan irudia, izan be, irudi honek iragarriko dau aurtengo BAD, Bizkaiko uriburuan egiten dan Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia.

Arnes bategaz bere papelezko hegalak eusten dituan begirada sakoneko pertsonaia bat izango da laster Bilboko kaleetan ugarituko dan irudia, izan be, irudi honek iragarriko dau aurtengo BAD, Bizkaiko uriburuan egiten dan Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia.

Kartela, ohi danez, jaialdiaren ikono bihurtzen da bere izaera harrigarriagaitik eta irudimenezko izaera bitxiagaitik. Kartelak Jaialdiaren markako irudia sortzea lortu dau, nahiz eta urtero artista talde desbardinen ardurapean egon bere sorkuntzea.

Aurten, aurreko BAD edizinoetan parte hartze aktiboa izan daben hiru artista bilbotarren esku egon da kartela lantzeko ardurea: Tere Ormazabal (Bilbao,1967), Jaialdi honen lehen edizinoa iragarri eban karteleko argazkilaria; Enriqueta Vega (Bilbao, 1966), protagonista dan pertsonaiaren jantziaz arduratu da. Antzerki Konpainia propioa dauka eta igaz ‘Diva di paloi’ izenburuko muntaia bategaz parte hartu eban ‘Itineris Apur BAD’ izeneko esperientzia barri batean. Eta azkenik, karteleko protagonistea Alex Guerediaga (Bilbao, 1974) aktoreak gorpuzten dau. IAF, Irudimenezko Antzerki Fabrikako partaidea berau, Jaialdiko hiru edizinoetan parte hartu dau.

‘Bidaiari imajinario bat, imajinazinoaren hegalak baino ekipaje gehiago behar ez dauen personaia bat’
nahi izan dabe islatu kartelaren sortzaileek; ‘besteen mobimentuak bere lekutik eta esperientziatik mobidu barik begiratzea erabagi dauen personaiaren islada bat', hain zuzen. BADen ispiluko irudi publikoa izatea be bilatu nahi dabe sortzaileek, barriro dana martxan jartea bilatzen dauena eta Bilbora egungo errealidadeko freskotasuna erakartea.

Kartelaren sorlekua, pasa dan bagilaren 18an, BilbaoEszenako lokalak izan ziran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu