Euskereak indarra izaten jarraituko dau Mexikoko Unibersidade Autonomoan

Bizkaie! 2007-10-16 18:35   Euskaldunak munduan

Kultura sailburuaren proposamenaren harira, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Mexikoko Unibersidade Autonomo Nazionalean (UNAM) euskerea eta euskal kulturearen ezaguera sustatzeko indarrean dan hitzarmenari jarraipena emoteko baimena emon deutso Kultura Sailari.

Kultura sailburuaren proposamenaren harira, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Mexikoko Unibersidade Autonomo Nazionalean (UNAM) euskerea eta euskal kulturearen ezaguera sustatzeko indarrean dan hitzarmenari jarraipena emoteko baimena emon deutso Kultura Sailari.

Hitzarmen honen bitartez, jarraipena emongo jake 2007-2008 ikasturtean UNAM Mexikoko Unibersidade Autonomo Nazionalean (Mexikoko uriburuko eta herrialde osoko unibersidade nagusia da) eskaintzen diran euskera eta euskal kulturearen ikastaroei.

Euskerearen eta euskal kulturearen ikastaroak Amerika eta Europako beste hainbat unibersidadetan eskaintzen diranen antzekoak dira. Jakina dan moduan, Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailak bultzatuta, euskerearen eta euskal kulturearen ikastaroak sortu dira Europa eta Amerikako hainbat unibersidadetan, joan dan apirilean Eusko Legebiltzarrak aho batez sortzea onartu eban Etxepare Euskal Institutuaren garapenaren bidean. Ganera, HABEren bitartez, martxan dago Euskal Herritik kanpo helduentzako emoten diran euskera eskolen garapenerako egitasmoa.

'Euskara eskolak munduan' egitasmo horren barruan, Espainiako hainbat uriburutan (Madril, Bartzelona, Valentzia, Valladolid), Europako (Paris, Londres, Berlin, Frankfurt, Helsinki, Varsovia, Poznan) eta Ameriketako uri eta herri desbardinetan (Uruguai, Txile, Mexiko eta AEBetako hainbat unibersidadetan eta Argentina, Uruguai, Txile, Venezuela, Mexiko eta AEBtako 80 herrietan) helduentzako emoten diran euskera eskolak arautu eta garatu dira, horretarako irakasleen trebakuntzeari garrantzi berezia eskainita eta eskola horreek materialez hornidu eta autoikaskuntzarako eta urruneko irakaskuntzarako zein irakasleen trebakuntzarako sistemak jarrita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu