Euskerearen Aholku Batzordearen egiturea barritu eta eguneratu da

Bizkaie! 2007-10-17 11:58   Euskerea berbagai

Dekretuan egiten diran moldaketen artean, aitatzekoa da EABri berariaz autortzen jakola Eusko Jaurlaritzeak 1998ko garagarrilaren 28an onartutako Euskerea Bizibarritzeko Plan Nagusiaren garapenari buruzko jarraipen-lanak egiteko ardurea. Horregaz batera, euskerea gizarte-arloetan sartzeko jarraibide barriak aztertu eta proposatzeko eginkizuna esleitu jako.

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Euskerearen Aholku Batzordearen antolamendua (EAB) eta funtzionamendua arautzen dauen dekretua onartu dau. Dekretu honen bitartez, EABren egiturea barritu eta eguneratzen da eta, gainera, bere funtzionamendua arindu eta malgutu nahi da.

EAB Euskerearen Legearen ondorioa da eta euskerearen erabilerearen normalizazinoaren lanean laguntzeko hartu-emonetarako organoa da, hizkuntzearen normalizazinoan dabilzan erakunde publiko nahiz pribatuen ahaleginak eta ekintzak aztertzeko, bideratzeko eta koordinetako sortua.

Dekretuan egiten diran moldaketen artean, aitatzekoa da EABri berariaz autortzen jakola Eusko Jaurlaritzeak 1998ko garagarrilaren 28an onartutako Euskerea Bizibarritzeko Plan Nagusiaren garapenari buruzko jarraipen-lanak egiteko ardurea. Horregaz batera, euskerea gizarte-arloetan sartzeko jarraibide barriak aztertu eta proposatzeko eginkizuna esleitu jako.

Era berean, orain arteko EABn ziran hiru organoei (Batzorde Osoa, Batzorde Atal Iraunkorra eta Batzorde Atal Bereziei) laugarren bat gehituko jake: Batzorde Atal Berezietako Batzorde Iraunkorrak. Helburua, Batzorde Atal Berezien funtzionamendua arintzea eta horreen lanaren eraginkortasuna bermatzea izango da.

EABren osoketearen aldetik, kide barriak gehitzen jakoz. Lehen bezela, EAEko administrazinoen izenean, 13 kide izango dira eta Euskaltzaindiako ordezkaria, eta honeekaz batera, gehienez be 40 bokal (179/2002ko dekretuan baino hamar gehiago); eta Eusko Legebiltzarrak proposatutako bost kide; udalerrien ordezkari moduan Eudelek izentautako kidea be izango da.

Beraz, kide kopurua zabalduko da, batetik, hizkuntz normalizazinoaren prozesuan eragina daben arloetako persona gehiago batu ahal izateko eta, bestetik, Eusko Legebiltzarraren 2006ko zemendiaren 17ko legez besteko proposamena beteteko. Jaurlaritzeari eskatu jakon ‘Euskerearen Aholku Batzordea eta Kulturearen Euskal Kontseilua osotzeko, bakotxeko kideetatik bost Legebiltzarraren proposamenez izenda daizala, hizkuntz politikan zein kulturearen alorretan adituak izanik. Beraz, dekretuan egindako aldaketa honegaz Legebiltzarraren eskaereari be erantzuna emon jako.


Euskararen aholku batzordea

EAB Kultura Sailari atxikita dago, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen bitartez. Bere egin beharretarako, EABk Batzorde Osoa, Batzorde Atal Iraunkorra, Batzorde Atal Berezien eta Batzorde Atal Berezietako Iraunkorraren bitartez antolatu eta lan egingo dau.

Batzorde Osoak 59 kide izango ditu gehienez, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria buru dauelarik. Kide horreetatik, 14 erakunde desbardinen ordezkariak dira eta beste 40, hizkuntz normalkuntzaren prozesuan eraginik daben arloetako persona ezagunen artean aukeratuak dira eta beste bost Legebiltzarrak proposatuta izentauko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu