Doris Lessingentzat 2007ko Literaturearen Nobel Saria

Bizkaie! 2007-10-15 12:50   sariak-autortzak

1962an argitaratutako ‘The Golden Notebook’ da bere lanik ezagunena; Frantziako Medicis saria emon eutsen eleberri horrengaitik eta emakumearen askatasunaren burrukearen ikono bihurtu eban Lessing 60. eta 70. hamarkadetan.

Doris Lessing britainiarra da 2007ko Literatura Nobel sariduna, Suediako Akademiak iragarri dauenez. Afrikako kutsuz, feminismoz eta konpromiso politikoz betetako obrea saritu dabe aurten. Emakumearen esperientzia epikoaren igorle moduan egindako lanagaitik saritu dabe.

1919an jaio zan Kermanshahen, orduko Pertsian (egungo Iran), Britainia Handiko Armadako ofizial baten alabea da eta orduko Rodesian (egun Zimbabue) hazi zan. Doris Lessingek Letren Asturiasko Printzearen saria jaso eban 2001ean.

1962an argitaratutako ‘The Golden Notebook’ da bere lanik ezagunena; Frantziako Medicis saria emon eutsen eleberri horrengaitik eta emakumearen askatasunaren burrukearen ikono bihurtu eban Lessing 60. eta 70. hamarkadetan.

Hamar miloe koroa suediarreko saria (1,1 miloe euro edo 1,5 miloe dolar) datorren abenduaren 10ean emongo deutse Lessingi, ganerako sarituei bezela, Alfred Nobel sariaren sortzailearen urteurrenean.

Horace Engdahl Akademiako zuzendariak epaiaren barri emon ostean adierazo dauenez, ‘gehien hausnartu dogun erabagietako bat da’.

Literaturearen Nobel Saria jasoko dauen hamaikagarren emakumea izango da Lessing.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu