‘Giltza daukagu’ lelopean, 100.000 lagun espero ditue Nafarroa Oinezen

Bizkaie! 2007-10-16 19:36   Euskerea berbagai

Vianako Erentzun Ikastolako presidente Ventura Gonzalezek adierazo dauenez, gaur egun 133 ikasle ditu ikastoleak eta eraikina txiki geratu dala ikusirik, Nafarroa Oinez jaialdiagaz batutako dirua ikastolea handitzeko erabiliko dabe, izan be, ‘gero eta eskaera gehiago daukaguz’.

Vianako Erentzun Ikastoleak antolatuta, datorren domekan, urriaren 21ean ospatuko da aurtengo Nafarroa Oinez.

Erentzun Ikastolako presidente Ventura Gonzalezek adierazo dauenez, gaur egun 133 ikasle ditu ikastoleak eta eraikina txiki geratu dala ikusirik, Nafarroa Oinez jaialdiagaz batutako dirua ikastolea handitzeko erabiliko dabe, izan be, ‘gero eta eskaera gehiago daukaguz’.

Kontuak kontu, datorren domekan 50 ekitaldi baino gehiago antolatu ditue Vianako Nafarroa Oinezerako. Danetara, 7 gune izango dira 6 kilometroz osatutako ibilbidean zehar. Lehenengo gunean (Erentzun) eta seigarrenean (Bargota), umeentzako jarduerak, pailazoak, puzgarriak eta enparauak, folk kontzertuak, dantzak eta Oskorri eta Prau taldeen kontzertuak izango dira. Bestetik, bi (Aras) eta lau (Errioxa) guneetan, herri kirolak, trikitixa doinuak, gaiteruak eta bertsolariak izango dira. Hirugarrenean (Moreta) eta bosgarrenean (Loar), barriz, gazteenentzako kontzertuak egongo dira eta, azken buruan, zazpigarren gunean (Cesar Borgia), 1978an Vianako Ikastolea abiarazo ebenei omenaldia egingo jake eta, era berean, Cesar Borgiari buruzko erakusketea eta bideo emonaldia egongo dira.

Eguraldi iragarpenak aurreratu dauenez egun eguzkitsua izango da domekan, eta beraz, Gonzalezek euskaltzale guztiak konbidau ditu Vianara joan daitezan, linguae navarrorum Nafarroako inguru horretan zabalduz, egun ederra pasau eta bidebatez Erentzun ikastoleari laguntzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu