Literatura Eskolearen 07/08ko ekinaldia

z 2007-10-17 11:08   Kulturea

Bagatoz euskal literaturea munduan kokatzera, munduko literaturea gutartzera. Gure Eskolako ateak zabalik dagoz irakurten ikasi gura dauen edozeinentzat, galbahea trinkotu gura dabenentzat, dakien apurra konpartiduteko prest dagoanarentzat, literaturaz, bizitzaz, berba egin gura dauenarentzat.

Bagatoz, beste behin, euskal literaturea munduan kokatzera, munduko literaturea gutartzera. Gure Eskolako ateak zabalik dagoz irakurten ikasi gura dauen edozeinentzat, galbahea trinkotu gura dabenentzat, dakien apurra konpartiduteko prest dagoanarentzat, literaturaz, bizitzaz, berba egin gura dauenarentzat. Zapatuetan batuko gara, hilean behin, goizeko 10:00etan hasi eta 14:00ak bitartean.

2007an, ordura arte, batez be, egoitzea Larrabetzun eukan Literatura Eskolea Euskal Herrira zabaldu genduala-eta, prentsaurrekoa emon genduan Donostian, literaturearen ustezko bozgorailuan. Kazetari bakarra etorri zan. Gure ekimenak ez deutso, antza, euskal literatureari ekarpenik egiten. Urte osoko matrikulea 10 eurokoa baino ez dalako izango ete da? Akaso 1.000 eurora igon beharko geunke prestigioa izan daian? Danon artean besterik erabagiten ez dogun bitartean, urte osoko matrikulea 10 eurotan itxiko dogu eta ezer jakin gura dauenak topauko dau geugaz hartu-emonetan jarteko modua.


Egitaraua

- Urriaren 27an, Larrabetzun. Gaia: Gure imaginarioa kantugintzearen bitartez eregiten. Hizlariak: Iñigo Aranbarri eta Anari.
- Zemendiaren 17an, Gasteizen. Gaia: XX. mendeko euskal poesia: 1960-2000. Hizlaria: Koldo Izagirre.
- Abenduaren 15ean, Bilbon. Gaia: Raymond Carver. Hizlaria: Harkaitz Cano.
- Urtarrilaren 26an, Donostian. Gaia: Xabier Montoia eta hiria. Hizlaria: Ibon Egaña.
- Zezeilaren 16an, Hernanin. Gaia: Belaunaldi galdua: Hemingway, Scott Fitzerald, Dos Passos. Hizlaria: Joxemari Iturralde.
- Martiaren 15ean, Iruñean. Gaia: Literatura gizartean ispilu. Italia, 1945-2000. Hizlaria: Jon Alonso.
- Apirilaren 19an, Oreretan. Gaia: Euskal literaturaren kritikaz. Hizlaria: Mikel Ayerbe.
- Maiatzaren 10ean, Baionan. Gaia: Antton Lukuren antzerkigintza. Hizlaria: Mattin Irigoien.
- Bagilaren 14an, Larrabetzun. Gaia: Rimbaud eta Verlaine. Hizlaria: Edorta Jimenez.


Izena emoteko

Urte guztirako edo eskolegun bakar baterako edo gehiagorako emon daiteke izena. Horretarako, jo www.literaturaeskola.org gunera.

Urte osorako matrikulea: 10 euro; eskola egun baterako matrikulea: 10 euro.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu