Aurten bertsolaritza klaseak DBHko lehenengo ziklora zabaldu ditue Getxon

Bizkaie! 2007-10-11 19:48   Bertsolaritzea
2.366 ikaslek izena emon dabe euskal dantza, kanta eta bertsolaritza klaseetarako

Lehen Hezkuntzako D ereduan ikasten daben 5. eta 6. mailetako eta DBHko lehenengo zikloko 372 ikaslek bertsolaritzea ikasiko dabe aurten, hain zuzen be bertso teknikak, historia, jentaurreko jardunerako teknikak, bat-bateko bertso-jardunerako bidean jartea eta bertso kulturaz jantzi eta bertsozaletzea. Kasu honetan ganera lehenengo aldiz, eta ikasleek eurek eskatuta, bertsolaritza klaseak DBHra be zabaldu dira.

Udalerriko hainbat ikastetxetako 2.366 ikaslek izena emon dabe ikasturte honetan euskal dantza, kanta eta bertsolaritza klaseetara joateko, Udal Euskara zerbitzuak jakitera emondako datuen arabera.

Euskal dantzak ezagutzea, apurka-apurka euskal dantzetan trebatzea eta aldi berean euskerearen erabilerea bultzatzea helburu dituezan dantza klaseetara aurten Lehen Hezkuntzako 1.595 ikasle joango dira. Bestalde, euskal kanta klaseen helburuak betiko kantuak ezagutzea, horreen zergaitia ezagutzea eta banaka edo taldeka kantetako gai izatera heltzea dira. Danetara, 399 ikaslek emon dabe izena bi taldetan banatuta.

Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek urritik datorren urtarrilera bitartean izango ditue klaseak eta 6. mailakoek, barriz, datorren zezeiletik bagilera bitartean. Azkenik, Lehen Hezkuntzako D ereduan ikasten daben 5. eta 6. mailetako eta DBHko lehenengo zikloko 372 ikaslek bertsolaritzea ikasiko dabe aurten, hain zuzen be bertso teknikak, historia, jentaurreko jardunerako teknikak, bat-bateko bertso-jardunerako bidean jartea eta bertso kulturaz jantzi eta bertsozaletzea. Kasu honetan ganera lehenengo aldiz, eta ikasleek eurek eskatuta, bertsolaritza klaseak DBHra be zabaldu dira.

Hiru kasuetan astean behin izango ditue klaseak ikasleek eta saio guztiak urriaren 1ean hasi eta datorren urteko bagilaren 13an amaituko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu