The lost city
2006-11-09 01:00 Zinema kritikakAndy Garciak zuzendutako The lost city filma seguru antzean erbesteko esperientziak eragindako zirraren eta bihotzondokoen ondoriotzat hartu daiteke, aktore eta zuzendari kubatar honen familiak bizi behar izan eban egoerea kontuan hartzen badogu.
Kaliforniako gobernadoreorde aukeratu dabe John Garamendi
2006-11-09 01:00 Euskaldunak munduanAEBetan, martitzeneko hauteskundeetan alderdi demokratako John Garamendi aukeratu dabe Kaliforniako gobernadoreorde. Tom Mac Clintock hautagai errepublikarragaz lehia estua izan dau Garamendik baina azkenean, botoen % 49,5 lortu ebazan Garamendik eta % 44,9, barriz, Mac Clintockek.
Maketa bat grabetako aukerea Durangaldeko taldeentzat
2006-11-08 01:00 MusikeaAldapa maketa lehiaketea Durangaldeko taldeentzat da bakarrik eta sari potoloakaz dator; lehen saria irabazten dauenak maketa bat grabauko dau eta bigarren saria, barriz, 300 eurokoa izango da musika materialetan Txirula dendearen eskutik.
Getxo trikiti doinuz jantziko da
2006-11-08 01:00 MusikeaV. Nazinoarteko Trikitixa Jaialdia ospatuko da zemendiaren 10ean
Portugaletik, Errumaniatik, Alemaniatik eta bertotik etorritako taldeek euren ikuskizunak eskainiko dabez soinu-txikiari omenalditxua egiteko. Tartean, arpegi ezagunak be izango dira, ‘Alaitz eta Maider’ bikoteko Alaitz Telletxea berbarako. Argazkiko Eneritz Gorritxategi eta Edurtzeta Ania bikotea be izango da jaialdian.
Barakaldoko El Regato ikastetxeko ikasleek irabazi dabe Elhuyarren ‘Teknoskopioa’ ideia-lehiaketea
2006-11-08 01:00Elhuyar Fundazinoak, Saretek-ek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Zientziaren Kutxaguneak, alkarlanean, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat antolatutako lehiaketea da, eta Zientziaren Asteko ekintzen barruan kokatzen da.
Euskaldunen ordua Urugain, Alberto Irigoienen eta Xabier Irujoren eskutik
2006-11-08 01:00 Euskaldunak munduanAlberto Irigoien eta Xabier Irujo euskal diasporearen ganeko ikerketetan murgilduta ibili dira azken urteetan. ‘La hora vasca del Uruguai’ euren beharren emoitzea da, beste bat. Montevideoko ‘Euskal Erria’ euskal etxean aurkeztu dabe oraintsu liburua.
Gerediagak, 41. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokea iragarteko kartela eta gaia ezagutarazo ditu gaur
2006-11-08 01:00 Kulturea Durangoko 41. Euskal Liburu eta Disko Azokea, abenduaren 6tik 10eraMiriam Peña durangarrak egin dau 41. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragarriko dauen kartela. Orain arte egin dituan lanetatik nabarmentzekoak dira 2004. urteko San Fausto jaietako kartela, edota Zaldibarko Emakume Langilearen Eguneko kartel irabazlea 2005. urtean.
Kimuak katalogoko hainbat film saritu ditue nazinoartean
2006-11-08 01:00 Barriak‘Sarean’ filmak Mexikon, Guadalajarako Zinema Jaialdiko sari bat lortu dau; ‘For(r)est in the des(s)ert’ filmak Sitgeseko Zinema Jaialdiko Nazinoarteko Film Labur Onenaren Saria jaso dau eta ‘Cirugia’ filmari Notodofilmfesten sari berezia emon eutsen. Bestalde, ‘Midori’-k euskerazko film labur onenaren Berria saria jaso eban.
Juan Kruz Igerabidek irabazi dau 2006ko Baporea Saria
2006-11-08 01:00 Kulturea Adunako idazleak ‘ Kakotxen k herrialdea’ eleberriagaz irabazi dau Baporea Sariaren 17. edizinoa. Igerabidek bigarrenez irabazi dau Baporea Saria ze 1996an be irabazi eban, Karlos Linazasorogaz batera, Gau, gau, gau’ lanagaz.Zazpi talde Arriolako 17. Jazz-Blues Jaialdian
2006-11-08 01:00 MusikeaEuskal Herriko nahiz atzerriko zazpi taldek parte hartuko dabe Elorrion, Arriolako 17. Jazz-Blues jaialdian, hilaren 14tik 26ra. Euskal Herriko Jeronimo Martin Triok emongo dau lehen kontzertua hilaren 16an.
Diskogintza eta Zinemagintza Bildumazaleen Nazinoarteko Azokea Bilbon
2006-11-07 01:00 KultureaDiskogintza eta Zinemagintza Bildumazaleen Nazinoarteko Azokeak datorren astegoienean zabalduko ditu ateak Bilboko Deustua auzoko Bidarte merkataritza-gunean. Goizeko hamarretatik gaueko hamarretara egongo da zabalik eta sarrerea dobakoa izango da.
Emakumeek Zuzendutako Zinemaren XI. Jaialdia Bilbon
2006-11-07 01:00 BarriakHainbat herrialdetako emakumezko zuzendarien 8 film luze eta beste horrenbeste labur eskainiko ditu Bilbon zemendiaren 11ra bitartean egingo dan jaialdiaren hamaikagarren edizinoan.
Hiru kontzertu handi Bilbon Oskorriren 35. urteurrena ospatzeko
2006-11-07 01:00 MusikeaOskorri musika taldeak 35. urtebetetzea ospatuko dau abenduaren 15, 16 eta 17an Bilboko Arriaga Antzokian eskainiko dituan hiru kontzertu bikain eta errepetiduezinakaz.
Junkera bigarren Europako 'World Music' diskoen zerrendan
2006-11-07 01:00 Euskaldunak munduanKepa Junkeraren ‘Hiri’ azken lanak Europako World Music Chart Europe (www.wmce.de) deritxan ‘World Music’ diskoen zerrendarik garrantzitsu eta eraginkorrenean bigarren postua lortu dau zemendiko zerrendan, Elkar disketxeko iturriek jakinarazo dabenez.
Uruguaiko Juan L. Lacaze euskal etxeari ofizialtasuna emon deutso Eusko Jaurlaritzeak
2006-11-07 01:00 Euskaldunak munduanAintzatespen horren ondorioz, zentro honek bere zuzendaritza batzordeetan izan daitekezan aldaketa guztiak eta alkarte mailako ezaugarri guztiak jakinarazo beharko deutsoz Eusko Jaurlaritzeari.
Oihane Enbeita nagusi Aulestin
2006-11-06 01:00 BertsolaritzeaAulestiko frontoian 450 lagun sartu ziran eta ganerakoen lana baztertu barik, Oihane Enbeitaren maisu lanagaz gozetako aukerea izan eben. Bost kanporaketak joan ziran eta orain finalaurrekoak hasiko dira. Lehenengo hitzordua Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian izango da zemendiaren 19an, arratsaldeko 17:30etan.
Scoop
2006-11-06 01:00 Zinema kritikakFilmaren hasikeratik Woody Allen-ek bere birtute eta makalguneakaz olgetan dabilela emoten dau. Horren ondoren, azaleko istorio bat azalduko jaku, aparteko suspense eta graziarik ez daukana eta, batez be, ezer barririk kontetan ez deuskuna.
Haretx egur zatien erabilerea ardaogintzan
2006-11-06 01:00 Jan edanakArdaogintzan haretx egur zatien erabilerea oso onuragarria da ardaogileentzako, izan be, ardaoak ez dau barrikan egon beharrik eta elaborazinorako kostuak txikiagoak dira.
Bederatzi euskal enpresa Londresera joan dira Emakundegaz
2006-11-06 01:00 Euskaldunak munduanIngalaterrako zenbait enpresa eta erakundetan abian jarritako emakume eta gizonen bardintasun esperientziak hurretik ezagutzeko asmoagaz, Londresera abiatu dira bederatzi euskal enpresetako ordezkariak, Emakunderen ordezkaritza bategaz batera.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...