Barton Filmsek euskerazko filmen 37 emonaldi antolatu ditu Euskerearen Nazinoarteko Eguna ospatzeko
2008-11-27 17:22 BarriakBarton Films-eko arduradunek gaur jakinarazo dabenez, Agurain (Araba), Zalla (Bizkaia), Bermeo (Bizkaia), Arrasate (Gipuzkoa), Bilbo, Barakaldo (Bizkaia), Gasteiz, Bakio (Bizkaia), Azpeitia (Gipuzkoa), Altsasu (Nafarroa), Etxalar (Nafarroa), Errenteria (Gipuzkoa), Viana (Nafarroa), Guardia (Araba) eta Laudio (Araba) lako herrietan izango dira emonaldiak.
Aurten be Barton Films enpreseak bat egin dau abenduaren 3ko Euskerearen Nazinoarteko Egunagaz, eta, Gorostilandaren eta Gozila alkartearen laguntzinoagaz, euskerazko filmen 37 emonaldi egingo dira Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako hainbat herritan.
Barton Films-eko arduradunek gaur jakinarazo dabenez, Agurain (Araba), Zalla (Bizkaia), Bermeo (Bizkaia), Arrasate (Gipuzkoa), Bilbo, Barakaldo (Bizkaia), Gasteiz, Bakio (Bizkaia), Azpeitia (Gipuzkoa), Altsasu (Nafarroa), Etxalar (Nafarroa), Errenteria (Gipuzkoa), Viana (Nafarroa), Guardia (Araba) eta Laudio (Araba) lako herrietan izango dira emonaldiak.
Bestalde, ikusiko diran pelikulen artean dagoz 'Go!azen', 'Obaba', 'RH+ Vampiro', 'Glup', 'Piccolo & Saxo', 'Nocturna', 'Pinotxo P3K', 'Olentzero 3', 'Patito feo', 'Eutsi', 'Aupa Etxebeste', 'Lucio', 'Nomadak TX' eta 'Horror Bus'.
Era berean, Barton Films-ek Jean Pierre Sinapi zuzendari frantsesaren 'Aukera gazteak' filmearen DVD-a merkaturatuko dau. Pelikulea, Pariseko kanpoaldean bizi diran sei gazte problematikoren egonaldia herri landatar batean kontetan dauen komedia bat da. Herri horretan, eta hezitzaileakaz batera, egoera barregarri ugari biziko ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!