'Oztopo guztien gainetik' jatorkuz Pog Mo Thon mungiarrak

Bizkaie! 2008-11-27 14:54   Musikea

Orain dala urte bi 'Itzalitako argi bakoitzeko' diskoa argitaratu ebenetik, Pog Mo Thon taldean aldaketa ugari izan dira. Nabarmenena, taldearen beraren konposizinoari jagokonean, izan be, boskote izatetik laukote izatera pasau dira. Baina, taldekideek eurek zehaztu daben moduan, estiloan be gorabeherak izan dira eta euren bigarren diskoa, gaur aurkeztu daben 'Oztopo guztien gainetik' (BabelMusik), rockeroago datorrela dinoe, erritmo aldaketa gehiagogaz eta ahotsei garrantzia emonaz.

Julen Badallo bateria, Markel Etxebarria ahotsa, Beñat Fuentes gitarrea eta Juanma Bravo bajua mungiarrak dira. 'Oztopo guztien ganetik' diskoaren izenburuaren zergaitiagaz hasi dau Etxebarriak prentsaurrekoa: 'oztopo nagusi bi: batetik, taldekide batek taldea ixtea erabagi eban eta, bestetik, lagun bat auto-istripu batean hil jakun'. Traba horreei aurre eginez eta, musika-tresna gehiago sartu beharrean ibilbideari laukote legez eusteko erabagia hartuta, bizkaitarrak hamar kanta barrigaz jatorkuz.

Aitatzekoa da CDaren formatua, izan be, liburudisko moduan definidu daiteke, batetik liburuxka batean batzen baitira kanten berbak eta bestetik CDa baitago: 'diseinu elegantea egin gura izan dogu ze, azken batean, diskoa guri gustau behar jaku, bai musikalki baita itxura aldetik be', zehaztu dau Badallok.

Kalidadearen aldeko apustua egiten dau Pog Mo Thon-ek, 'egun, irratietan musika gogorrik entzun ez arren'. Egiten dabena eurei gustetan jake eta horregaz nahiko dabe. Gustura geratu dira azken emoitzeagaz, 'eta azpimarratzekoak dira Haritz Harreguyren lana eta Milaneko Nautilus estudioan egindako masterizazinoa'.

Letrei jagokenez, lehenengo diskoan Igor Estankonaren eta Gotzon Barandiaranen kolaborazinoa izan eben eta, oraingoan, idazle horreek gehi beste idazle eta bertsolari batzuek parte hartu dabe diskoan: Arkaitz Estiballes, Julen Gabiria eta Mikel Ibarluzea. Taldekideek be, Beñatek eta Markelek hain zuzen, letra batzuk egin ditue. Ganera, 'Aitor Abio organo-joleak kanta berezia eskaini deutso uda honetan errepidean bizia galdu eban lagun bati', azaldu dau Etxebarriak.

Zuzeneko talde legez definiduten dabe euren burua eta, horregaitik, zuzenekoetara begira dagoz; zezeilean hasiko dira kontzertuak emoten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu