AC/DCren Barakaldoko kontzerturako sarrerak 2 ordutan agortu dira

Bizkaie! 2008-11-27 13:50   Musikea

Interneteko zenbait webgunetan birsalmentea martxan dago eta 270-300 euro arteko salneurrian topau daitekez banaka batzuk.

Ohikoa dan legez, Internet, Telefono bidez zein salmenta puntu finkoetan, goizeko 10:00etan jarri ditue salgai BECeko Bizkaia Arenan izango dan kontzerturako 16.000 sarrerak eta bi ordutan agortu dira.

Berrogeita hamabost euroren truke (+ banaketa gastuak) jarri ditue sarrerak salgai eta lagun bakotzak bi sarrera erosi ahal izan ditu. Goiz osoan telefono eta Internet bidezko salmentea blokeauta egon da eta, esandako moduan, eguerdiko 12:00etarako ez egoan sarrerarik. Edozelan be, Interneteko zenbait webgunetan birsalmentea martxan dago eta 265-300 euro arteko salneurrian topau daitekez banaka batzuk.

Zortzi urteko isilunearen ondoren, AC/DCk 'Black Ice' disko barria aurkeztuko dau Barakaldon 2009ko apirilaren 4an. Bartzelonan (martiaren 31n) eta Madrilen (apirilaren 2an) be zuzenekoak emongo ditu. Madrilgo eta Bartzelonako kontzertuetarako txartelak salgai jarri eta 4 ordura agortu ziran eta, oraingoan, marka horreek gainditu egin dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu