Gu Ta Gutarrak taldearen 'Despedidea'DVD eta guzti
2008-11-27 10:22 MusikeaTaldekideen esanetan, 'gure eta gutarron bizibidea, bizipenak, bizipozak zein bizioak bizibarritzeko aukerea da hiru bideoz osotutako bizi-agiri hau, bizizalea eta biziduna'.
Taldearen hamasei hilebeteko ibilbidea jasoten dauen DVDa argitaratu dabe, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, aurtengo bagilaren 13an eskainitako kontzertuaren ikus-entzunezko grabazinoa, hain zuzen be. Taldekideen esanetan, 'gure eta gutarron bizibidea, bizipenak, bizipozak zein bizioak bizibarritzeko aukerea da hiru bideoz osotutako bizi-agiri hau, bizizalea eta biziduna'.
Euskal Herrian zehar makinatxu bat kantaldi eskaini zituan Gu Ta Gutarrak taldeak 2007ko zezeilaren 1etik 2008ko bagilaren 13ra bitartean. Herri bakotxean lekuan lekuko artista gonbidatuek parte hartu izan dabe.
Plateruenako Despedidea. Zuzenekoa (2008-06-13):
- Emonaldia osorik.
- Bertsokantak jarraian.
- Bertsokantak banan-banan.
- Gutar gonbidatuak
Gutar gonbidatuen bildumea, 2007ko zezeilaren 1etik 2008ko bagilaren 13ra.
Gu Ta Gutarrak berbetan. Alkarrizketak Unai, Igor, Josu, Aitor eta Xanpegaz.
Taldekideak: Unai Iturriaga, hitzak eta kantua; Igor Elortza: hitzak eta kantuak; Josu Zabala: doinuak eta soinu handia; Aitor Rubio: gitarra akustikoa; Xanpe: bateria
Despedidako gutar gonbidatuak:
- Bixente Martinez: dobroa eta guitarra akustikoa.
- Joxe Anjel Irigaray: poema eta irakurketa.
- Leire Bilbao eta Gotzon Barandiaran: koplak eta kantua.
- Ander Lipus: antzezlana.
- Javi Cepeda: gitarra elektrikoa.
- Rafa Rueda: gitarra elektrikoa.
- Tipul eta Putil: antzezlana.
- Alex Ruiz de Azua: alboka eta aho-soinua.
- Unai Esturo, Eneritz Areitio, Rikardo Gaztelurrutia eta Maite Areitioaurtena: dantza.
- Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Xabier Amuriza: bertsoak.
- Asisko Urmeneta eta Aitor Txarterina: marrazkiak.
Despedidako teknikariak eta laguntzaileak:
- Zuzeneko soinu teknikaria: Timoteo Ozaeta 'Jalas'
- Zuzeneko argi teknikaria: Gaizka Izagirre.
- Plateruenako teknikari-laguntzaileak: Jon Olabarriaga, Kimetz Zenitagoia 'Dummy' eta Asier Iturriaga 'Txiki'.
- Lankuko oholtza-laguntzaileak: Mikel Mariskal eta Unai Elizasu.
Despedidako grabazino arduradunak:
- Soinu grabazinoko teknikariak: Timoteo Ozaeta 'Jalas', Jon Olabarriaga eta Carlos Sanz.
- Zuzeneko grabazinoa eta postprodukzinoa: GOIENA telebista.
- Zuzeneko irudi-grabazinoa: Andoni Goiti (zuzeneko errealizazinoa), Julen Elortza (zuzeneko errealizazino laguntzailea), Josu Txintxurreta, Oihane Isasi, Irati Gotilla, Mikel Saiz eta Gorka Basterra (kamerak).
- Irudi postprodukzinoa: Julen Elortza (arduraduna) eta Josu Txintxurreta (laguntzailea).
Irudigintza, argazkiak eta packaren diseinua: Asier Arroita.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!