Ikastolen Elkarteak 4 joko barri aurkeztu ditu

Bizkaie! 2008-11-27 17:35

Ikastolen Elkartearen ikasmaterialgintzan, hainbat euskarritako materialak topau daitekez: jostailuak, jolas eta jokoak, CD-ROMak, DVDak, CDak, ipuinak eta liburuak, material osogarriak… Gabonak ate-joka doguzala aprobetxauta, 'Horma-irudiak', 'Olentzero puzzleak', '8 Magnetikoak' eta '8KBZ. Zortzi, katilu bete zorri' aurkeztu ditue gaur.


Ikastolen Elkartearen ikasmaterialgintzan, hainbat euskarritako materialak topau daitekez: jostailuak, jolas eta jokoak, CD-ROMak, DVDak, CDak, ipuinak eta liburuak, material osogarriak… Gure herri tradizioan oinarritutako baliabide didaktikoak euskeraz garatzeko helburuagaz, 56 joko eta jolas diseinau eta 170 bat produktu argitaratu ditu honezkero. Oraingoan, Gabonak ate-joka doguzala aprobetxauta, honako honeek aurkeztu ditu gaur. Prentsaurrekoan, Nerea Arregi Ikastolen Elkarteko Jokogintza alorreko arduraduna; Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera Sustatzeko zuzendaria; Jose Antonio Rodriguez Eusko Jaurlaritzako Euskera Sustatzeko zuzendaria; eta Juan Carlos Gomez Bizkaiko Ikastolen Elkarteko zuzendaria egon dira.


Horma-irudiak

Euskal alfabetoa, Euskal Herriko mapa eta Olentzero parkean erakusten deuskuen horma-irudiak 0 urtetik aurrerako umeei zuzenduta dagoz. Olentzero parkeanhorma-irudiak, gure kultura ezagutzera emoteko eta kulturartekotasunarekin lotutako gaiak lantzeko balio dau. Euskal alfabetoa izenekoa hizkuntza konpetentziak -ahozkoak zein idatzizkoak- garatzeko orduan izan daitekez lagungarri eta, azkenik, Euskal Herriko mapa izenekoak, gure ingurune sozial, fisikoa eta kulturala hobeto ezagutzen lagunduko deusku eta hizkuntza-konpetentziak lantzeko be balio dau.


Olentzero puzzleak

Puzzle bietako batean Olentzero New Yorken agiri da eta, bestean, neska-mutilez inguratuta, parke batean. Hamasei zatiko egurrezko bi puzzleak hiru urtetik aurrerako umeei zuzenduta dagoz.


8 Magnetikoak

Euskarri magnetiko bikotxa (basoa eta logela), 8 puzzle magnetiko eta euskarri magnetikoan inketako berba magnetikoak dakarz jolas honek. Protagonistak Txinpart, Naia, Maia, Xaxa, Tartalo, Eki, Txiki eta Eustaki dira eta, personaia aukeratu ostean, bere irudiaren puzzlea osotu behar da, euskarrian. Hiru urtetik aurrerako umeei zuzendutako jokoa da.


8KBZ. Zortzi, katilu bete zorri

Marrazki bizidunetako bideo honetako protagonista zortzikote bat da:Txinpart, Naia eta Maia bikiak, Xaxa, Eustaki, Tartalo, Txiki eta Eki. Jantza erraz eta politak erakustera datoz. Bideoa pelikula legez ikus daiteke eta Pausoz pauso atalean jantzearen pauso nagusiak erakutsiko dira, ohiko abiaduran baino astiroago. Dantza osoa atalean jantza osoa egongo da ikusgai, dantzari bakar baten eskutik. Menu honek beste bi aukera ditu barruan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu