Eusko Jaurlaritzeak 10,4 miloe euro inbertiduko ditu 2009an euskal administrazino publikoetako beharginak euskalduntzeko

Bizkaie! 2008-11-26 10:23   Euskerea berbagai

2009an zehar 100 bat administrazino publiko desbardinetako 4.500 langile inguruk hartuko dabe parte.

Euskerearen erabilerea arautzen dauen zemendiaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legeak EAEko eremuan administrazino publikoakaz izan leikiezan hartu-emonetan euskerea nahiz gaztelania erabilteko eskubidea autortzen deutse herritarrei, bai eta bakotxak aukeratzen dauen hizkuntza ofizialean atendituak izateko eskubidea be. Legeak eskubide hori arian-arian bermatzeko beharrezko gerta daitezan neurriak hartzeko eta baliabideak jarteko agintzen deutse administrazino publikoei.

Administrazino publikoetan euskerearen erabilerea normalizetako prozesu horretan, Eusko Jaurlaritzeak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bitartez, administrazino publikoek hizkuntza normalkuntzarako jarritako helburuak lortzeko balioko deutsen jarduerak antolatu eta baliabideak eta laguntzak eskaintzen ditu. Antolatzen diran prestakuntza ekintza desbardinen artean herri langileak euskalduntzeko urtero eskaintzen diran euskerazko ikastaroetarako deialdiak dagoz.

Deialdiotan, hizkuntz eskakizun desbardinak gainditzeko helburua daben euskerazko ikastaroak eskaintzen dira, HABEgaz batera antolatuak, maila, modulu eta trinkotasun desbardinetan emonak, presentzialak gehienbat baina baita autoikaskuntza bidezkoak be.

2009an zehar 100 bat administrazino publiko desbardinetako 4.500 langile inguruk hartuko dabe parte. Administrazino horreen artean dagoz udalak eta mankomunidadeak, foru aldundiak, Eusko Jaurlaritzako sail eta erakunde autonomoak, Osakidetza, Euskal Herriko Unibersidadea, Herri Kontuen Euskal Erakundea, Lan Harremanen Kontseilua, Lurralde Historikoetako Batzar Nagusiak, Eusko Legebiltzarra, Ararteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu