Eusko Ikaskuntzako presidenteak Txileko eta Argentinako unibersidadeak bisitauko ditu
2008-11-26 10:28 Euskaldunak munduanTxile eta Argentinako akademia, erakunde eta gizarte-entidadeek konbidauta, Eusko Ikaskuntzako presidente Javier Retegi Ameriketako hegoaldeko bi herrialde horreetan dago egunotan, Eusko Ikaskuntzatik adierazo dabenez.
Txile eta Argentinako akademia, erakunde eta gizarte-entidadeek konbidauta, Eusko Ikaskuntzako presidente Javier Retegi Ameriketako hegoaldeko bi herrialde horreetan dago egunotan, Eusko Ikaskuntzatik adierazo dabenez.
Honezkero, Retegik berbaldi bi eskaini ditu: Santiago de Chileko Unibersidadean bat, 'Innovacion. Desafios y oportunidades en un tiempo de crisis' izenburupean, eta uriburuko Euskal Etxean bestea, 'La Sociedad de Estudios Vascos y su contribucion al desarrollo cultural, cientifico y social' goiburuagaz.
Javier Retegi Txileko Ekonomia ministro Hugo Lavadosegaz egon da. Ganera, Eusko Ikaskuntzako presidenteak 'bilera emankorrak' izan ditu Empresbask euskal jatorriko enpresari txiletarren alkarteko zuzendaritzeagaz, funtzionarioakaz eta Txileko Nekazaritza Ministerioko teknikariakaz, baita barrikuntza agentzia lokaletako ordezkariakaz, alkarren intereserako diran alderdiak landuz.
Aste honetan, Argentinan, besteak beste, La Platako Unibersidadean Eusko Ikaskuntzaren argitalpen funtsak dituan liburutegia inaugurauko dau. Abenduaren 1era arte luzatuko dan bidaian, Retegi euskal komunidadeetako ordezkariakaz hartu-emonak izango ditu, Eusko Ikaskuntzaren eta hareen arteko hartu-emonak sendotzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!