Joan dan maiatzean Everestera heldu zan espedizinoari buruzko erakusketea Bilbon

Bizkaie! 2008-11-27 13:26

Danetara, 15 argazki aukeratu ditue erakusketarako. Irudien bitartez euskal espedizinoaren kirol-bidaia humanitarioa kontetan da. Laginean bidaiaren unerik garrantzitsu, solidario eta hunkigarrienak jasoten dira, eta zemendiaren 26tik abenduaren 31ra bitartean, Bilbon, metroaren 'Alde Zaharra' geltokiko Begoñarako urtekeran egongo dira ikusgai.

Metro Bilbaok argazki erakusketa bategaz gogoratu nahi izan dau joan dan maiatzaren 21ean Everesteko tontorrera heldu zan euskal espedizino humanitarioa. Juanra Madariaga bilbotarra eta Jordi Estanyol kataluiniar bizkaitartua (Jataben bizi da) dira aitatu egun horretan Everesteko tontorrera heldu ziran batzuk eta Metro Bilbaok, enpresa babesle nagusietakoa izanik, hainbat argazki batu ditu Bilboko Zazpi Kaleetan, protagonistek eurek egin dituenen artetik.

Danetara, 15 argazki aukeratu ditue erakusketarako. Irudien bitartez euskal espedizinoaren kirol-bidaia humanitarioa kontetan da. Laginean bidaiaren unerik garrantzitsu, solidario eta hunkigarrienak jasoten dira, eta zemendiaren 26tik abenduaren 31ra bitartean, Bilbon, metroaren 'Alde Zaharra' geltokiko Begoñarako urtekeran egongo dira ikusgai.

Urtarrilean, barriz, Abandoko geltokiko Kale Nagusia/Renfe urtekerara eroango dabe erakusketea, eta zezeilean Portugaleteko (Bizkaia) Abatxoloko geltokiko Izeta urtekerara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu