Luis Buñuel Institutoaren 'Memoria Viva de la Cultura' proiektua aurkeztu dabe Bilbon

Bizkaie! 2008-11-26 10:53

Era guztietako artista espainiarrei egindako alkarrizketak grabau ditue artiston ideia eta euren jarduera artistikoa gidatu daben helburuen nondik norakoak azalduz. Euskadin, Joaquín Trincado eta Ana Murugarren zinemagileek dabe filmazino horreen ardurea gure kultur esparruari jagokonez.

Luis Buñuel Institutuak, Fundación Autor eta Espainiako Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusia (SGAE) alkarteen menpean diharduanak, Espainiako kulturearen diziplina desbardinetan dabilzan gizon-emakumeen testigantza audiobisuala eta oroimena gordetan ibili da azken urteotan. Horretarako gaur egun grabetan dabilz, eta grabau izan dira, era guztietako artistei egindako alkarrizketak; horreetan, artiston ideia eta euren jarduera artistikoa gidatu daben helburuen nondik norakoak azaltzen ditue. Euskadin, Joaquín Trincado eta Ana Murugarren zinemagileek dabe filmazino horreen ardurea gure kultur esparruari jagokonez. Arte Ederretako Museoaren Auditorioak hartu eban bart asmo handiagaz egindako proiektu honen aurkezpena, Zinebiren 50. edizinoaren barruan.

Aurkezpen ekitaldian, Euskal Herrian egindako 'Memoria Viva de la Cultura' proiektuaren 20 minutuko zati bat proiektau da. Aitatutako proiektuan Euskal Herriko ospe handiko artistak agertzen dira, besteak beste, Ramiro Pinilla idazlea, Nadal Saria eta Literaturako Sari Nazionala, Fernando Savater filosofoa eta idazlea, orain gitxi Planeta Saria irabazi dauena, Mentxu Gal, Pinturako Sari Nazionala irabazi eban lehenengo emakumea, Fernando Larruquert, zinegilea eta Amalur eta Pelotari dokumentalaz kozuzendaria Nestor Basterretxeagaz batera, Natxo de Felipe musikalaria, Oskorri taldeko abeslaria, Kepa Junkera, Folk Album Onena kategorian, Grammy Latino bat irabazi dauena eta Ramón Barea, pelikula eta film labur askotan agertutako aktorea; hori guztia, Alberto López de Gereñoren musikeagaz. Gereño, bilbotarra, besteak beste, Los Toreros Muertos edota Javier Kraheren produktore musikala izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu