Bertsozale Elkarteak 2009ko Txapelketa Nagusiko irudia diseinetako lehiaketea jarri dau martxan

Bizkaie! 2008-11-27 10:18   Bertsolaritzea

Txapelketako irudi nagusia eta eszenatokian izango dan aplikazinoa eskatzen da. Sari bakarra izango da, 3.000 eurokoa.

Irabazlea hautatzeko orduan kontuan izango da irudi nagusiak txapelketearen gainontzeko komunikazino euskarrietan izango dauen garapena.

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak 2009. urteko Txapelketa Nagusiaren irudia izango dana aukeratzeko lehiaketea jarri dau martxan. Txapelketako irudi nagusia eta eszenatokian izango dan aplikazinoa eskatzen da. Sari bakarra izango da, 3.000 eurokoa.

Irabazlea hautatzeko orduan kontuan izango da irudi nagusiak txapelketearen gainontzeko komunikazino euskarrietan izango dauen garapena. Teknika librea izango da eta 2009ko urtarrilaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira lanak.

Txapelketearen komunikazino-helburuak abiapuntu hartuta osotuko da ideia eta irudiaren diseinua. Lehiaketan parte hartu gura daben guztiek sustapena@bertsozale.com helbidean eskatu behar dabe informazinoa abenduaren 5a baino lehenago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu