Nontzeberrik Nontzefilmak Zinema eta Animazinoko Film Laburren Lehiaketea abiatu dau

Bizkaie! 2008-11-27 16:28   Barriak

Nontzeberri kultura webguneak Nontzefilmak Zinema eta Animazinoko Film Laburren Lehiaketea on-line jarri dau martxan Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren (FANT) laguntzaz. Lanak zinemakoak edo animazinokoak izango dira, azken horretan animazino teknika guztiak onartuko diralarik (3D, Flash, stop-motion…).

Nontzeberri kultura webguneak Nontzefilmak Zinema eta Animazinoko Film Laburren Lehiaketea on-line jarri dau martxan Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren (FANT) laguntzaz. Lanak zinemakoak edo animazinokoak izango dira, azken horretan animazino teknika guztiak onartuko diralarik (3D, Flash, stop-motion…).

Nahi dauenak parte har leike lehiaketan, jaioterri eta bizilekua diranak dirala, eta nahi aina lan aurkez daitekez. Parte hartzea dobakoa da.

Gaia librea izango da, baina lan guztiak originalak izan behar dira eta, lehiatzeko, 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak. Lanak jasoteko epea 2009ko zezeilaren 28an (13.00 p.m., Bilboko ordua) amaituko da.

Euskeraz edo gaztelaniaz ez diran film laburrei azpitituluak (euskeraz, gaztelaniaz edo ingelesez) jarteko konbita luzatzen deutsegu egileei, ahalik eta jente gehienak uler daian.

Lehiaketeak honako sariak banatuko ditu:

- Nontzefilmak Saria Zinemako film onenari: 2.000 euro.
- Zinemako bigarren Saria: 1.500 euro.
- Zinemako hirugarren Saria: 900 euro.

- Nontzefilmak Saria Animazinoko film onenari: 2.000 euro.
- Animazinoko bigarren Saria: 1.500 euro.
- Animazinoko hirugarren Saria: 900 euro.

Era berean, Euskeraz eginiko lan onenak (zinemakoa zein animazinokoa izan) 1.000 euro jasoko ditu.

Azkenik, unibersidadeko ikasleek eginiko lan onenak (zinemakoa zein animazinokoa izan) 500 euro jasoko ditu.

Era berean, Euskeraz eginiko lan onenak (zinemakoa zein animazinokoa izan) 1.000 euro jasoko ditu. Azkenik, unibersidadeko ikasleek eginiko lan onenak (zinemakoa zein animazinokoa izan) 500 euro jasoko ditu.

Lehiaketearen oinarriei buruzko zehetasun guztiak Nontzefilmaken (NFK) web gunean dagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu