70 urte Elorrioko Juan Izurrategi hil zala

Bizkaie! 2008-11-27 17:00

Datorren domekan, zemendiak 30, Elorrioko Udalak eta Gerediaga Elkarteak Juan Izurrategi Berrostegieta Elorrioko abade ohia gogoan hartuko dabe, Dueñaseko kartzelan hil zala 70 urte beteten direnean.

Datorren domekan, zemendiak 30, Elorrioko Udalak eta Gerediaga Elkarteak Juan Izurrategi Berrostegieta Elorrioko abade ohia gogoan hartuko dabe, Dueñaseko kartzelan hil zala 70 urte beteten direnean.

Juan Izurrategi Berrostegieta, Bilbon jaio zan 1963an. Abade ikasketak egin ondoren, 1897an Elorrioko parroko izentau eben eta 40 urtez izan zan Elorrion. Denpora guzti horretan, euskal kultura eta euskerearen alde egindako lana handia izan zan. 1933. urtean, lehenengo ikastolaren sorreran parte hartu eban. Euskeraz, hainbat liburu, abesti eta artikulu be idatzi zituan.

1937. urtean kartzelan amaitu eban bere jardunbideagaitik. Gasteiz eta Nanklareseko kartzeletan izan eta gero, Dueñasera eroan eben. Kartzeletako egoera txarrek bere osasunean eragin eben eta 1938ko zemendiaren 30ean, Dueñasen hil zan 64 urtegaz. 1973. urtean, bere gorpuzkinak Elorrioko hilerrira ekarri zituen.

Kontuak kontu, datorren domekan, Juan Izurrategi omenduko dabe Elorrioko Udalak eta Gerediaga Elkarteak. Goizeko 11:00etan, Elorrioko kanposantuan lore-eskaintzea egin eta gero, ohorezko aurreskua dantzatuko da eta omen-bertsoak kamntauko ditue.

Eguerdiko 12:00etan, Elorrioko udaletxean oroimen-ekitaldia izango da. Iñaki Goiogana historiagileak 'Juan Izurrategi eta euskal abadeen gurutzebidea' izenburua dauen berbaldia emongo dau. Amaitzeko, musika emonaldi laburra izango da.

Omenaldi honegaz, Juan Izurrategi omendu eta euskeraz zein euskal kulturearen alde abadeek egindako lana eskertu eta sufridu behar izan zituen zigor, isun, kartzela eta erbeste egoerak gogoratu nahi dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu