Datozan lau urteotarako Zuzendaritzako kargudunak izentau ditu Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2008-11-28 10:15   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiaren zuzendaritzako kargudunak lau urterako izentetan dira; beraz, lau urtero aukeratzen dira eta beti urtearen azken laurenean.

Euskaltzaindiak bilkura berezia egin dau gaur, hilak 28, zuzendaritzako kargudunak izentetako. Bilkurea goizean egin da, Bilboko egoitzan.

Euskaltzaindiaren zuzendaritzako kargudunak lau urterako izentetan dira; beraz, lau urtero aukeratzen dira eta beti urtearen azken laurenean. Guztiek euskaltzain oso izan behar dabe.

Kontuak kontu, datozen lau urteotarako Euskaltzaindiaren Zuzendaritzea ondokoa da: Andres Urrutia euskaltzainburuak Beñat Oihartzabal buruordeak, Xabier Kintana idazkaria, Jose Luis Lizundia diruzainak, Iker sailburua Andoni Sagarna eta Andres Iñigo Jagon sailburua.

Bilkura bereziaz gan, osoko batzar arrunta be egin dau Euskaltzaindiak, Akademiako iturriek jakinarazo dabenez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu