Juanma Bajo Ulloak 'Historia de un grupo rock' aurkeztuko dau Zinebin

Bizkaie! 2008-11-27 14:16

Juanma Bajo Ulloa zinegileak 'Historia de un grupo de rock' dokumentala aurkeztuko dau bihar barikua, zemendiak 28, Guggenheim Museoan gaueko 20:00etan, Zinebiko proiekzino berezietan. 'Historia de un grupo de rock' Bajo Ulloaren lehenengo dokumentala da.

Juanma Bajo Ulloa zinegileak 'Historia de un grupo de rock' dokumentala aurkeztuko dau bihar barikua, zemendiak 28, Guggenheim Museoan gaueko 20:00etan, Zinebiko proiekzino berezietan. 'Historia de un grupo de rock' Bajo Ulloaren lehenengo dokumentala da eta, Espainiako filmografian kasu berezia da, dokumentalean alkartzen baitira zinema eta musikea. Enrique Alfonso eta Mariano Casanova musikalariak eta Distrito 14 taldearen kideak dira zinta honen protagonistak. Distrito 14 taldea 25 urtean zehar ia-ia klandestinidade komertzialean egon da. Orain Bilbon estreinauko dan dokumentala Sundance Festibalerako aukeratua izan da.

Dokumentalean Distrito 14 Zaragozako taldearen azken kontzertuaren irudiak batzen dira. Kontzertua pasa dan zezeilaren 9an egin zan Zaragozano auditorioan. Bertan egon ziran eszenatokian taldearen lagun asko, besteak beste, Bunbury, Aurora Beltrán, Clara Tellez (Los peces), Fernando Font, Alberto Gambino eta taldea osotu eben beste kide batzuk.

Rock talde berezi honen musikeari eta historiari buruz bere ikuspegi personalaren bidez Bajo Ulloak musika munduan tarte bat izateko burrukatzen daben rock talde guztiei omenaldia eskaintzen deutse.

Juanma Bajo Ulloaren esanetan: 'istorio gizatiarra da hau. Emozinoen manipulatzaile izateaz gan, istorioen kontalaria izatea gustauko litxakit. Horregaitik logikoa da nire interesa bizitza eta jokabide dramatikoengaitik, eta honeek interesgarriak dira' (...). 'Musikalari honeekaz identifiketan dot neure burua nahi dabena egiten dabelako eta sinisten dabenagaitik burrukatzen dabelako, eta hori izan da (ekonomikoki errentagarria izan ez bada be) nire araua orain arte' (…). 'Ezin dot berbakaz azaldu. Horregaitik filmau dot dokumentala'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu