'Orain ezin naz hil', Xabier Amurizaren 'artelan' barria Interneten
2008-11-26 14:37 KultureaGaur aurkeztu dau Xabier Amurizak Bilbon 'Orain ezin naz hil' nobelea, liburu bako aurkezpenean. 'Joan ziren' zikloan, bigarren artelana da oraingoa, 'Dinosauroak horizontean' izenburukoaren ostean. Barrikuntza nagusia da liburua Interneten baino ez dagoala irakurgai ondoko helbidean: www.amurizablogxabier.com
Gaur aurkeztu dau Xabier Amurizak Bilbon 'Orain ezin naz hil' nobelea, liburu bako aurkezpenean. 'Joan ziren' zikloan, bigarren artelana da oraingoa, 'Dinosauroak horizontean' izenburukoaren ostean. Barrikuntza nagusia da liburua Interneten baino ez dagoala irakurgai ondoko helbidean: www.amurizablogxabier.com
Bigarren liburuki honen marko orokorra haurtzaro-gaztaroa da aurreko liburuan bezela baina egileak adierazo dauenez, 'ez da, ezelan be, nobela autobiografikoa, Prousten 'Denbora galduaren bila' be ez dan moduan. Geografia eta zenbait abiapuntu errealak izan arren, fikzino handi bat nahi izan dau, errealidadea hobeto adierazoten dauena, hain zuzen'.
Xabier Amurizak esan dauenez, 'edozein konposizino artistiko motibo baten gainean eregiten da. Sarritan, motiboa bera be asmatua izan ohi da. Holako atalak ez dira gitxi liburu honetan. Baina motiboa edo abiapuntuak errealak diranean be, garapena beti da konposizinoa'.
James Joyceren 'The Portrait of the Artist as a Young Man' aitatu dau Amurizak. Liburu horretan dublindarraren haurtzaro, nerabezaro eta gaztaroa hartzen dira motibo nagusitzat eta Amurizak be, liburu honetan, edade horrexek hartu ditu oinarritzat, handik ingurura eta mundura salto amaibakoak eginez. Pentsamenak be ibilera amaibakoak eta diferenteak egiten ditu, denpora guztiakaz eta erregistro mota askogaz batera jokatuz.
'Orain ezin naiz hil' nobeleak, oinarrizko fikzino eskerga baten gainean, bizialdi bat eta beragaz Euskal Herriaren aro bat konfiguretan dau: batetik, errealidadearen errepresentazino artistiko bat izan nahi dau; bestetik, haluzinazino handi bat dirudi.
'Joan ziren' zikloko bigarren liburuki honek jarraipena izango dau ia amaitua daukan hirugarrenean. Haurtzaro-gaztaroko kontuak bazterrean itxi eta 60. hamarkadan kokatuko da kontakizuna, Xabier Amurizaren esanetan, 'Euskal Herriko hamarkada esplosiboena'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!