Bermeon, merkataritzearen hizkuntza-egoerea ezagutzeko kanpainea abiarazo dabe

Bizkaie! 2008-12-11 13:25   Euskerea berbagai

Bermeoko merkataritzearen hizkuntza-egoerea ezagutzeko helburuagaz, Udaleko Euskera Sailak 475 denda, taberna eta bestelako establezimentu bisitauko ditu. Jasotako datuak 2001ean egindako diagnostikoaren datuakaz alderatu eta Euskera Sailak eskaintzen dituan hizkuntza-zerbitzuak barriro ezagutzera emon eta zabalduko dira.

Bermeoko merkataritzearen hizkuntza-egoerea ezagutzeko helburuagaz, Udaleko Euskera Sailak 475 denda, taberna eta bestelako establezimentu bisitauko ditu. Jasotako datuak 2001ean egindako diagnostikoaren datuakaz alderatu eta Euskera Sailak eskaintzen dituan hizkuntza-zerbitzuak barriro ezagutzera emon eta zabalduko dira. Beste alde batetik, euskerea darabilen merkatariei eta ostalariei zein hizkuntza-konpromisoa hartzen dabenei publikoki autortuko jake euren ahalegina.

'Datu bat emotearren, establezimentuetako errotuluak euskeraz imintzeko diru-laguntzinoei jagokenez, 73 establezimenduk jaso dabe diru-laguntzinoa eta ia 32.000 € banatu dira horretarako', zehaztu dau Bermeoko Udaleko Euskera Sailak. 'Merkatarien artean sensibilizazinoa areagotu gura da euskerea erabilteari jagokenez, sektoreko eragileen parte-hartzea sustatu gura da, eskaintzen diran hizkuntza-zerbitzuak sektorearen beharretara egokitu eta zerbitzu sektorearen eta Udalaren komunikazino bideak sendotu'.

Azkenik, merkatariek hitzarmena sinatuko dabe Udalagaz, urtebeterako, bakotxak hartuko dituan hizkuntza-konpromisoak adierazota.

Hitzartutako konpromisoak beteteen dituen merkatariek Arrain Azokan izaten dan ekitaldian jasoko dabe egindako lanaren autormena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu