Sagarroi taldeak Errusian joko dau

Bizkaie! 2008-12-10 14:39   Musikea

Ska, reggae eta rock musika estiloak jorratzen dituan Sagarroi taldeak 'Mockbatik Moskura' izeneko bireari ekingo deutso abenduaren 11tik 20ra bitartean, Errusiako uriburuan hasiz eta Irungo alde zaharrean (aspalditik Mosku izenagaz ezaguna) amaituz.

Iñigo Muguruza, Carlos Zubikoa eta Miren Gaztañaga irundarrek, Asier Ituarte ondarrutarrak eta Urruñako Iban Larrebourek osotzen daben talde ezagunak abenduaren 12an Zhest aretoan eskainiko dau biraren lehenengo emonaldia, Errusiako uriburuan.

Hurrengo egunean uri bereko Ikra kontzertu aretoan (www.ikraclub.ru) joko dau, eta 14an Moskuko Caribas aretoan (www.caribeclub.ru) Errusiari agur -edo laster arte- esango deutsie.

Etxean, barriz, abenduaren 20an (Tomas Deunaren bezperan) Irungo Kabigorri Ateneoan birearen amaierea ospatuko dabe, aipatutako Mosku auzoko Peña kalean.

Horrezaz gan, taldearen bosgarren CDa izango danaren grabazinoa buru-belarri preparetan dabilz. Kaki Arkarazo teknikaria izango da Andoaingo Garate estudiotan egingo daben grabazinoaren arduraduna. Ezustekorik ezean, disko barria 2009ko udabarrian argitaratuko dabe 'Haikua' izenburupean. Berbak Iñigo Muguruzak eta Karmele Jaio idazleak idatzi ditue. Musikea, barriz, Sagarroirena izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu