Bilboko Udal Liburutegi Sarearen tailerrak zemendian hasiko dira, 2008ko maiatzera bitartean
2007-10-25 12:53Ume eta gaztetxuei zuzendutako tailerrak Bilboko Udal Liburutegien Sareko egoitzetan egingo dira: Begoña, Deustu, Otxarkoaga, San Inazio, Zorrotza, Zurbaranbarri eta Zabala.
Bilboko Udal Liburutegi Sareak antolatzen dituan tailerrak zemendian hasiko dira eta 2008ko maiatzera arte izango dira.
Bilboko ume eta gaztetxuek Ilustrazino eta Idazmena tailerra, Aurre Irakurketa Programea eta Sorkuntza Digitala tailerra izango ditue. Tailerren horreen helburua gazteen irakurzaletasuna bultzatzea da eta, horretarako, modu ludikoa eta erakargarria erabilten dabe.
Ume eta gaztetxuei zuzendutako tailerrak Bilboko Udal Liburutegien Sareko egoitzetan egingo dira: Begoña, Deustu, Otxarkoaga, San Inazio, Zorrotza, Zurbaranbarri eta Zabala.
Honezkero Udal Liburutegietan dagoz izena emoteko orriak. Tailerren ganeko informazino osogarri guztia (ordutegia, lekua, datak...) Bilboko Udal Liburutegien web orrian topau daiteke.
Bilboko Udal Liburutegien aurtengo programazinoa ikastetxe edo hezkuntza zentroei (Lehen Zikloko ikasleei, DBH-ko ikasleei, Batxilergoei, Lanbide Heziketakoei, Euskaltegietakoei, INEM-eko ikastaroak egiten dituezanei...) zuzendutako bisita gidatuen zerbitzuak osotzen dau. Bisita gidatuen helburua liburutegiek eskaintzen dituezan zerbitzu eta baliabideak erabilten irakastea da.
Udal Liburutegiek eskaintzen daben informazino, formazino, asialdi eta kultura aukerak talde edo alkarte guztiei zuzenduta dagoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!