Webgune bisitatuenak: komunikabideenak

Bizkaie! 2007-10-25 15:56

Euskal Autonomia Erkidegoan, 2007ko bigarren hiruhilekoan bisita gehien jaso dituan webgunea www.elcorreodigital.com izan zan. Hurrengo komunikabide bisitatuenak www.diariovasco.com (%7,5) eta www.marca.es (%4,8) izan ziran.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) internet erabiltzaileek gehienbat komunikabideen webguneetara jo eben 2007ko bigarren hiruhilekoan, eta ondoren, aisialdiko, instituzinoetako, banku elektronikoetako eta bidaietako web-orrietara, Eustatek jakinarazo dauenez.

Bisita gehien jaso dituan webgunea www.elcorreodigital.com izan zan. Internet erabiltzaileen artean % 10,7k jo eban bertara urteko bigarren hiruhilekoan, 73.500 lagunek danetara. Hurrengo komunikabide bisitatuenak www.diariovasco.com (%7,5) eta www.marca.es (%4,8) izan ziran.

Komunikabideen ondoren mezularitzako webguneak nabarmendu ziran, www.hotmail.com, berbarako; %4,6k aitatu eban Internet erabiltzaileen artean.

EAEko Herri Administrazinoak goraka jarraitu eban eta aurreko hiruhilekoan zazpigarren izatetik bosgarrenera pasau zan 2007ko bigarren hiruhilekoan. Eusko Jaurlaritzearen webgunea (www.euskadi.net) %4k aitatu eban eta 2007ko bigarren hiruhilekoan zazpigarren izatetik bosgarren izatera pasau zan; 8.500 aitamen barri izan zituan.

Eusko Jaurlaritzearen web-orriaren ondoren, bisita gehien jasotako webguneak bankuenak izan ziran: www.kutxa.net (% 3,6k aitatzen dau); www.bbk.es (% 2,7) eta www.cajalaboral.es (% 1,5), lehengo hiruhilekoaren aldean bajau bazan be.

Nabarmentzekoa da www.youtube.com orriaren aurrerapena sailkapenean, hamalaugarrenetik zortzigarrenera. Ganera, lehenengo 20 webguneen artean sartu ziran www.wikipedia.org eta www.infojob.com; lehenengoak 13.200 aitamen izan zituan eta bigarrenak 13.800.

Azkenik, Google da EAEko internet erabiltzaileen bilatzaile ohikoena. Kolektibo honen % 96,8k (15 urte eta gehiagoko 850.000 mila internautak baino gehiagok) www.google.com erabili eban erreferentzia legez; % 2,1ek www.yahoo.com eta % 0,4k www.terra.es. Google-ren erabiltzaileak orain urtebete baino 95.500 gehiago dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu