Eusko Jaurlaritzeak eta ONCEk 75 literatur liburu gehiago euskeratuko ditue itsuentzat
2007-10-24 12:53 Euskerea berbagaiHelburu horretarako Kultura Sailak 70.000 euro jarriko ditu eta ONCE arduratuko da egin beharreko moldaketez. Esangura horretan, itsuentzako egokitutako literatura titulu horreek, euskal eta literatura unibersalekoak, eskuragarri jarriko jakez itsu euskaldunei.
Kultura Sailburuaren proposamenaren harira, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Kultura Sailari itsuentzat egokitutako literatur liburu gehiago euskeraz eskuragarri jarteko ONCE erakundeagaz alkarlana bideratzeko baimena emon deutso.
Onartutako akordioaren bitartez, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak alkarlanerako hitzarmena izenpetuko dau ONCE erakundeagaz aurten euskerazko beste 75 literatura titulu itsuentzat eskuragarri jarteko.
Helburu horretarako Kultura Sailak 70.000 euro jarriko ditu eta ONCE arduratuko da egin beharreko moldaketez. Esangura horretan, itsuentzako egokitutako literatura titulu horreek, euskal eta literatura unibersalekoak, eskuragarri jarriko jakez itsu euskaldunei. Era honetara itsu euskaldunek, titulu eskasiagatik, euskerazko literatura liburuak itsuentzat egokituta irakurri ahal izateko izan ohi daben zailtasuna gainditzeko pausu barri bat emongo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!