Sabin Salaberri Urcelay musikari arabarrari emon deutsie Manuel Lekuona 2007 Saria

Bizkaie! 2007-10-26 15:53   sariak-autortzak

Urtero banatzen dau saria Eusko Ikaskuntzeak euskal kulturearen arloko personen artean, euren obra guztiaren onarpen legez.

Urtero banatzen dau saria Eusko Ikaskuntzeak euskal kulturearen arloko personen artean, euren obra guztiaren onarpen legez.


Salaberriren biografia

Aramaion 1934an jaioa, Salaberri Teologiaren Historia espezialidadean lizentziau zan eta Tomás Echávarri-gaz ikasi eban pianoa joten, armonia Julio Valdés-egaz eta konposizinoa Francisco Escuderogaz. 1960an Gasteizko seminarioko 'Schola Cantorum'-eko zuzendari izentau eben eta 1968tik Coro Araba zuzentzen dau. Eusko Ikaskuntzearen ordezkarien esanetan, 'euskal musikearen aldeko lan izugarria egin dau eta berak sortutako obrea landu dau'.

Musikearen irakaskuntzan aritu da bere ibilbide guztian eta esan daiteke Sabin Salaberri Arabako musika irakaskuntzearen arduradun nagusia izan zala luzaroan: Olabide Ikastolan irakasle izan zan eta 1975etik Jesus Guridi Musika Konserbatorioan, Carmelo Bernaola jubilaukeran, 1991ean, Kontserbatorioko zuzendaritza bere gan hartu eban; 1990eko hamarkada hasieran Luis Aramburu Udal Musika Eskola zuzendu eban; Arabako Foru Aldundiko musika irakaskuntza planifikazinoa bere gan hartu eban 1988an.

1996an San Fernandoko Arte Ederretako Akademiako kide izentau eben. Eusko Ikaskuntzako eta Euskalerriko Adiskideen Elkarteko kidea da. 1999an Aramaioko Udalak Seme Kuttun izentau eban eta 2006an Urrezko Zeledoia jaso eban Gasteizen.


Saria

Eusko Ikaskuntzeak 1983an sortu eban Manuel Lekuona Saria, euskal kulturearen arteko personen artean, beti be, obra guztiak interes nabarmena badau. Saridunen artean, Jorge Oteiza, José Miguel de Azaola, Justo Garate, Bernardo Estornes, Carlos Santamaría, José Mª Jimeno Jurio, Eugène Goyheneche, Micaela Portilla, Elias Amezaga, Menchu Gal edota Manuel Lekuona bera dagoz.

Saritzat, Remigio Mendiburuk sortutako brontzezko eskultura bat emongo jako saridunari oraindino zehaztu barik dagoan egunean egingo dan ekitaldi publiko batean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu