‘Nömadak Tx’ historiako bigarren dokumentalik onena izentau dabe Amsterdamen
2007-10-25 18:14 BarriakAzken hilebeteotan Internet bidez egindako botazino baten bitartez, mundu osoko ikusleek filme honen kalidadea aintzatetsi dabe. Kontuak kontu, Nömadak Tx film dokumentalen historian sartu da, Amsterdameko IDFA ospe handiko zinemaldia baita mundu osoan, are gehiago, zine dokumentaleko Cannesa bezela ezagutzen baita.
IDFA jaialdi holandarraren hogeigarren urteurrena dala eta, Nömadak Tx-ek, Raul de la Fuente zuzendariaren eta Pablo Iraburu, Igor Otxoa eta Harkaitz Mtnez. De San Vicente zuzendariordeen filmak, zine dokumental-jaialdi internazioalaren Top 20an bigarren postua lortu dau.
Azken hilebeteotan Internet bidez egindako botazino baten bitartez, mundu osoko ikusleek filme honen kalidadea aintzatetsi dabe. Kontuak kontu, Nömadak Tx film dokumentalen historian sartu da, IDFA ospe handiko zinemaldia baita mundu osoan, are gehiago, zine dokumentaleko Cannesa bezela ezagutzen baita.
Nömadak Tx-ek mila produkzino baino gehiagoz osotutako ranking-ean dokumental ospetsu asko gainditu ditu, besteak beste, Michael Mooren ‘Bowlling for Columbine’, Carles Bosch eta Joseph M. Doménech-en ‘Balseros’ edota Asier Leth-en ‘Ghosts of Cité Soleil’. Publikoak gehien bozkatutako documéntala, barriz, Hubert Sauper-en ‘La Pesadilla Darwin’ koprodukzino austrobelgikar frantsesa izan da.
Nömadak Tx filma barriro proiektauko da IDFA-ren XX. edizioan, aitatutako Top 20-a osotzen daben beste filmeakaz batera. Dokumentalaren zuzendaria, Raul de la Fuente eta Nömadak Tx-en bi protagonistak eta Oreka Tx-eko kideak, Igor Otxoa eta Harkaitz Mtez. de San Vicente, Ámsterdam-era joango dira. Bertan, txalapartari bikoteak zuzeneko emonaldi bat eskainiko dau publiko holandarraren aurrean.
Nömadak Tx New Yorken
Era berean, Txalapart, Arena Comunicación eta Parallel 40-ak koproduzidutako film luzea New York-en estreinauko da zemendian. Izen handiko Margaret Mead Film & Video Festival-ean erakutsiko da jentaurrean, jaialdiari amaierea emoteko film bezela aukeratu dabelako bertan.
American Museum of Natural History-n egingo dan amaierako galan gainera, Oreka Tx-ek txalapartearen soinu tradizionala New York-eko ikuslegoari helarazoko deutse.
Sari gehiago
Bestalde, Nömadak Tx-ek gure mugetatik kanpo sari gehiago irabazten jarraitzen dau. Honen adierazle, aurreko astegoienean Moffom Music on Film Festival jaialdi txekiarrean jasotako Ikuslegoaren Saria da. Bertan, Pragako ikusleek produkzino euskaldun hau saritu nahi izan dabe.
Ganera, azkeneko asteetan, Nömadak Tx-ek beste sari batzuk jaso ditu: Hegoafrikako Durban International Film Festivaleko Epaimahaiaren Sari Berezia, Estadu Batuetako Napa Sonoma Film Festival-eko Robert & Margrit Mondavi Peace and Cultural Award edo Cadizeko Alcances Muestra Cinematográfica del Atlantico-n Soinu Onenaren Saria. Azkenik, Nömadak Tx filmak Epaimahaiaren Aitamen Berezia jaso dau Mexikoko uriburuan egiten dan DOCSDF dokumentalen jaialdian.
www.nomadaktx.com
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!