Euskera eta euskal kulturearen ikastaroak izango dira Bartzelona, Berlin eta Brnoko unibersidadeetan
2007-10-24 12:35 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzaturik, euskera eta euskal kulturearen ikastaroak sortu dira Europa eta Amerikako hainbat unibersidadetan. Egun 11 herrialdetako 21 unibersidadetan eskaintzen dira ikastaroak.
Kultura sailburuaren proposamenaren harira, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Bartzelonako Unibersidade Autonomoan, Berlingo Frei Unibersidadean eta Brnoko Masaryk Unibersidadean euskera eta euskal kulturearen ezagutza sustatzeko indarrean diran hitzarmenei jarraipena emoteko baimena emon deutso Kultura Sailari. Hitzarmen horreen bitartez jarraipena emongo jake hiru unibersidade horreetan eskaintzen diran euskera eta euskal kulturearen ikastaroei.
Euskera eta euskal kulturearen ikastaro honeek Amerika eta Europako beste hainbat unibersidadetan eskaintzen diran moduakoak dira. Jakina danez, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatuta, euskera eta euskal kulturearen ikastaroak sortu ditue Europa eta Amerikako hainbat unibersidadetan, joan dan apirilean Eusko Legebiltzarrak aho batez sortzea onartu eban Etxepare Euskal Institutuaren garapenaren bidean.
Horren atarian, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzaturik, euskera eta euskal kulturearen ikastaroak sortu dira Europa eta Amerikako hainbat unibersidadetan. Egun 11 herrialdetako 21 unibersidadetan eskaintzen dira ikastaroak.
Era berean, HABE erakundearen bitartez, Eusko Jaurlaritzeak abian dauka Euskal Herritik kanpo helduentzako emoten diran euskara eskolen garapenerako egitasmoa. ‘Euskera-eskolak munduan’ egitasmoaren barruan Estaduko hainbat uritan (Madril, Bartzelona, Valentzia, Valladolid) eta Europako (Paris, Londres, Berlin, Frankfurt, Helsinki, Varsovia, Poznan) eta Ameriketako uri eta herri desbardinetan (Uruguai, Txile, Mexiko eta AEBetako Unibersidadeetan eta Argentina, Uruguai, Txile, Venezuela, Mexiko eta Estadu Batuetako 80 herrietan) helduentzako emoten diran euskera eskolak arautu eta garatu dira.
Horretarako irakasleen trebakuntzeari aparteko garrantzia eskaini jako eta eskola horreek materialez hornidu eta autoikaskuntzarako eta urrutiko irakaskuntzarako zein irakasleen trebakuntzarako sistemak ezarri dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!