Elhuyar Fundazinoak 'Armix baso Magikoan' izeneko bideo-jokoa produzidu dau
2007-10-25 14:17Bost eta zortzi urte arteko gaztetxuentzako produkzinoa da eta, jolasen bidez, jokalariak matematikako, inguruaren ezaguerako eta hizkuntzako gaiak landuko ditu.
Bost eta zortzi urte arteko gaztetxuei zuzendutako 'Armix baso Magikoan' izeneko bideo-jokoa aurkeztu dau Elhuyar Fundazinoak Donostian. Jolasen bidez, jokalariak matematikako, inguruaren ezaguerako eta hizkuntzako gaiak landuko ditu.
Teknologiari jagokonez, hiru dimensinoko irudiak erabili ditue, jokoa erakargarriagoa eta ikusgarriagoa izateko. Halanda be, Danel Solabarrieta jokoaren egileak adierazo dauenez, 'bi dimensinoko ingurunean jolastekoa da, aurrera, atzera, eskumara eta ezkerrera, sistema hori 5-8 urteko umeentzat egokiagoa da eta'.
Elhuyar Fundazioak argitaratuko ditua bideo-joko didaktikoen serie baten lehen CD-ROMa da 'Armix baso magikoan'. Serie hori 2009. urtearen amaierarako amaituta egotea da helburua. Lehenengo honek 5-8 urteko gaztetxuak hartzen ditu kontuan; hurrengoak 12 urte artekoentzat izango dira.
Lehenengo joko honetan, erleei eztia lapurtu deutsen maltzur misteriotsua topau beharko dau Armix izeneko armiarmak; horretarako, baso magikoan sartu eta maltzurkeriak zeintzuk diran atrapau ostean, azpikeria horren atzean nor dagoan topau beharko dau. Horretarako, proba batzuk pasau beharko ditu eta jokalariak bere jakinduria erakutsi beharko dau. www.elhuyar.org/armix webgunean, jokoaren ganeko informazinoaz gan, jokoa probetako aukerea be badago.
Elhuyar Fundazinoak igaz ekin eutson euskerazko bideo-jokoen produkzinoari. Lehenengo bideo-joko ha aisialdirako izan zan, baita aurten kaleratu dauen 'Kao: Sumendiko Sekretua' be. 'Armix baso magikoan', barriz, Elhuyarren lehenengo bideo-joko didaktikoa da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!