UEK uhinetan jantzan

Bizkaie! 2007-10-05 11:11   Musikea

Gitarra, bajua, bateria eta ahotsa. UEKen musikeak ez dau besterik behar, ezta estudioan sortutako efektu berezirik be. Horretan oinarrituta, Keu Agirretxeren gidaritzapean, hirukote moduan grabau dabe Uhinak izeneko bigarren diskoa.

Gitarra, bajua, bateria eta ahotsa. UEKen musikeak ez dau besterik behar, ezta estudioan sortutako efektu berezirik be. Taldeak hasierako jarrereari eutsi deutso: ez grabau zuzenekora eroan ezin dan ezer, norberak menperatzen dituan baliabideei etekina ataratea da helburua. Horretan oinarrituta, Keu Agirretxeren gidaritzapean, hirukote moduan grabau dabe Uhinak izeneko bigarren diskoa, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik.

‘Ugertutako kate estuak’, ‘Ondoan izango’ edota ‘Tentaldiak’ kantek osotzen dabe, besteak beste, lan barria. Danak be, kanta zuzenak, hiru instrumentu nagusietan oinarritutakoak dira, zuzenean indarra hartuko dabenak. Diskoa aurkeztu barri dabe eta laster ekingo deutsie aurkezpen kontzertuei.

Ondarru eta Elgoibarreko hirukoteak garagarrilean grabau eban diskoa Andoaineko Garate estudioetan Haritz Harreguy tenkikariagaz. Kantak sesinoan dagoz grabauta, hau da, banan-banan barik, danak instrumetu danak batera. Holan, freskotasuna emon deutsie kantei.


UEK

UEK 1999. urtean jaio zan Keu Agirretxearen eskutik. Hiru disko instrumental kaleratu eta gero, Uek (2000), Ganbaratik (2003) eta Fignuh Hystreld (2005), proiektua hirukote bihurtu zan: gitarran eta ahotsetan, Keu Agirretxea; bajuan, Mikel Arakistain (Fjord, Etsaiak); eta baterian, Jon Gurrutxaga (Arima Beltza). Formazino horregaz, UEK barriak Heltzear diren egunak kaleratu eban 2006an, rockaren, klasikoaren eta alternatiboaren arteko nahaste legez definidu geinken lana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu