‘Itxaron beharra ez da itxaropena’, Governors arrasatearrak indartsu datoz

Bizkaie! 2007-10-05 12:42   Musikea

Governors arrasatearren gidari eta bultzatzaile nagusi J. Sangre da. Governors Fjord taldearen errautsetatik sortutako ekimena dala esan daiteke. J. Sangrek urte asko daroaz musikearen munduan; bere bi talderik ezagun eta ospetsuenak Ekon eta Fjord taldeak izan dira, biak gailurrean ibilitakoak.

Rock indartsu eta melodikoagaz dator Governors, gorputz handiko kantuakaz, espazioa azkar beteten daben horreetako kantuakaz. Governors arrasatearren gidari eta bultzatzaile nagusi J. Sangre da. Governors Fjord taldearen errautsetatik sortutako ekimena dala esan daiteke. J. Sangrek urte asko daroaz musikearen munduan; bere bi talderik ezagun eta ospetsuenak Ekon eta Fjord taldeak izan dira, biak gailurrean ibilitakoak. Kontuak kontu, J. Sangreren eskarmentua handia da eta bere proiektu barri honek gora egiteko bitarteko handiak ditu.

Governors Juan Sangre abeslariak, Aitor Antruejo gitarristeak, Heloy Galan bateria jotzaileak eta Beñat Unzueta baxu jotzaileak osotzen dabe taldea. Rockaren barruan estilo asko jorratzen ditue baina taldearen musika estiloa rock indartsu eta melodikoan koka daiteke. Bagilean grabau eben 11 kantuz osotutako diskoa, Garate estudioan eta Haritz Harregi teknikari eta SAko gitarrista Jimi produktore lanetan ibili ziran. Nahasketak, barriz, produktoreak berak eta Cesar Ibarretxek egin zituen Elkarren Donostiako estudioan.

Oihuka diskoetxearen eskutik datorren diskoan, Governors taldeak goi mailako kolaboratzaileak izan ditu: Borjak (Radio Wings) baxua sartu dau kantu batzuetan; Neubat taldeko Libek 'Orainaldia' kantuan parte hartu dau; Oier Poncek, barriz, pianoa jo dau 'Zorionaren anai herrena' kantuan eta, azken buruan, Yagok, Keuk eta Xabik gitarra konponketa batzuk egin ditue.

Tolosako Bonberenean emongo dabe lehen kontzertua, urriaren 26an, Latzen taldeagaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu