Lauaxeta Ikastolea eta Novia Salcedo Fundazinoa Europako enpresa onenen artean

Bizkaie! 2007-10-03 15:48

Lauaxeta Ikastoleak Europako enpresen kudeaketearen kalidadea saritzeko Excellence Award saria, errekonozimendu gorena jaso dau Estaduan lehen aldiz.

Beste alde batetik, Novia Salcedo Fundazioa be lehenengoa da Prize saria birritan irabazi dauena.

Lauaxeta Ikastoleak Europako enpresen kudeaketearen kalidadea saritzeko Excellence Award saria, errekonozimendu gorena jaso dau Estaduan lehen aldiz.

Beste alde batetik, Novia Salcedo Fundazioa be lehenengoa da Prize saria birritan irabazi dauena.

Era berean, Osakidetzaren Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdea finalistea izan da.

EFQM Fundazinoaren Excellence Award (EEA) sari-banaketa gala bart izan da Atenasen eta bertan, 18 sari banatu ditue Europa osoko erakundeen artean eta horreetako hiru Euskal Herrira etorri dira.

Orain arte Espainiako Estaduko inongo erakundek ez dau lortu Lauaxeta Ikastoleak eskuratu dauen Excellence Award saria, ‘helburuak lortzeko koherentziaren eta iraunkortasun eredu bihurtuz’ Euskalitek, Kalidaderako Euskal Iraskundek ohar bidez jakitera emon dauenez.


Lauaxeta Ikastoleak Zilarrezko Qa jaso eban 2001 urtean, Urrezko Qa 2003an eta EFQM Excellence Awardeko Finalista izan zan 2004 eta 2006an. Azkenean, Europako Bikaintasunaren Sari nagusia eskuratu dau 2007an.


Novia Salcedo Fundazioaren lorpena be bakarra da Estaduan, erakunde bakarra baita bi aldiz EEAren Prize izenekoa jasoten dauena (2005ean eta 2007an) eta finalista izan zan 2003an. Gainera, Zilarrezko Qa eskuratu eban 2000an.


Osakidetzaren Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdea finalistea izan da sariotan. Europa osoan, beste osasun erakunde bakar batek lortu dau finalista izatea: Zumagarragako Ospitaleak 2005ean (Prize saria lortu eban, gainera). Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdeak Zilarrezko Q saria eskuratu eban 2003an eta Urrezko Qa 2006an.

Hiru erakunde horreekaz batera, Espainiako Estaduko beste erakunde bat be finalista izan da eta sarituen artean Britainia Handiko sei erakunde edo enpresa eta Europako hainbat herrialdetako beste zortzi dagoz, tartean Siemens, Philips, Volkswagen eta TNT Express

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu